Denden bilatzailea
Irekitako jaiegunak
Artatzen zaitugu

Lege-oharra

EROSKI CLUB-EKO BALDINTZA OROKORRAK MAIATZA 2018

1.

EROSKI SOCIEDAD COOPERATIVAk (aurrerantzean EROSKI) –Travel Club programaren baitan eta haren osagarri gisa– EROSKI Club (aurrerantzean, CLUB) sortu du, EROSKIko bezeroek honako fidelizatze programa honen (aurrerantzean, “Programa”) zerbitzuez goza ahal izan dezaten; hain zuzen ere, bezeroak honako alderdi hauez baliatuko dira: produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa edo/eta eskaintzak jasoko dituzte, harenak edo hirugarrenak, promozioetatik onura atera eta haietan parte hartu ahal izango dute, eta abantaila orokorrez baliatuko dira, bai Travel Club Programarenak (EROSKIk haren Babesle gisa parte hartzen du) nola Dual programa honen (EROSKI-TRAVEL CLUB) abantaila zehatzez, kasu bakoitzean EROSKIk edo TRAVEL CLUBek Programa honen babespean eskain dakizkiekeenak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoetan helbidea duten bezeroak EROSKIko bazkide kontsumitzaileen kidegoan sartuko dira etenik dauden bazkide gisa, eta behin betiko izaera izango dute haien identitatea egiaztatu eta beharrezko baiespena lortzen dutenean, EROSKIko Artezkaritza Kontseiluaren aldeko erabakia hartzen denean eta kapitalari egin beharreko ekarpen gisa kuota formalizatzen denean 1,20 €-ren truke. Horrela, zerbitzu eta abantaila esklusiboetatik etekina atera, eta parte hartu ahal izango dute, jabe gisa, EROSKIko kontsumo eta erabaki organoetan, baina horrek ez du esan nahiko, ezein kasutan, haren enpresa emaitzetan parte hartzea izango dutenik. Clubean alta emateko orduan, EROSKIren “bazkide kontsumitzaile” izaera ez izateko edo ondoren uzteko erabakia edozein momentutan hartu ahal izango duzu (8.3 puntuan ezarritakoaren arabera), eta EROSKI cluben baja hartzea ekarriko du ondorioz.

2.

EROSKIren honako Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean, BO-ERK), TRAVEL CLUBen (“Programa”) Baldintza Orokorrekin batera (BO-TC), EROSKIren arteko eta EROSKI Cluben izena emandako edozein bezeroren arteko harremanak arautzen ditu, eta, zehazki, honako Programa honi lotutako abantailak zein modutan lor ditzakeen edozein bezerok. Baldintza Orokor guztiak espainiar legeriaren mende egongo dira.

3.

EROSKIren bezeroak CLUBera atxikitzea eska dezake 18 urtetik gorakoa bada, betiere, herritartasuna gorabehera, Espainian edo Andorran baldin badu bizilekua.

4.

Gure CLUBaren zerbitzuez eta abantailez gozatu ahal izateko, alta hartzeko inprimakia bete behar du, eskaera sinatu (fisikoki edo gure web orriaren bitartez) eta BO-ERK eta BO-TCak onartu. Ulertu egingo da –dena den– Baldintza hauek onartu egin direla (eta BO-TCak) EROSKIren logotipoa duen CLUBaren txartela erabili baduzu; baiezko ekintza argia, zeinaren bitartez zure datu pertsonalak tratatzeko baimena emango duzun, BO-ERK eta BO-TC hauetan aurreikusitakoaren arabera. Travel Club Programaren gainerako Babesleek CLUBaren Txartela onartuko dute EROSKIren logotipoa ez duten Travel Club Txartelek dituzten baldintza beretan. Onespena lortzeko formulek indarrean dagoen legeriak kasu bakoitzean aurreikusitakoa errespetatuko dute.

5.

5.1. Eskaera behar bezala bete ondoren (edo, behar denean, BO hauetan adierazten den bezala, aldez aurretik dauden datuak direla berretsi ondoren), EROSKi Clubetik sortutako abantailetatik onura ateratzeko, eransten dizugun txartela erabili beharko duzu, eta horretarako, aldez aurretik, behar denean –zure segurtasunagatik– NAN edo antzekoa erakutsi beharko duzu.

5.2. Dual Programaren txartelek iraupen mugagabea dute, txartel berriak jaulki edo honako BO hauek aldatzea erabakitzen ez bada behintzat; hala balitz –behar denean– Titularrei eta BAZKIDEei une egokian jakinaraziko zaie, BO hauetan xedatutakoaren arabera. EROSKIren Dual Programaren Txartelak erabat bateragarriak dira beste Travel Club Txartel (ez dualak) batzuekin, eta, behar denean, aldi berean edo ondoren sor litezkeen beste Programa Dual batzuetako Txartelekin. EROSKIk eta TRAVEL CLUBek Titular berarenak diren Txartel zenbakiak eta motak ezagutu eta koordinatuko dituzte, eta bermatu egingo dute Txartel guztiak Travel Club Txartelaren Babesle guztietan erabili ahal izango direla.

5.3. EROSKIren Dual Programako txartelaren titular gisa txartel gehigarriak eskatu ahal izango ditu era berean, zure kontura elkartuak, zure familiako kideentzat, gehienez, bederatzi txarteleko mugarekin.

5.4. Txartelak EROSKI eta TRAVEL CLUBen jabetza izango dira, eta ez dira ordainbidetzat hartuko, nahiz eta haiek erabiltzea eska liteke EROSKIko establezimenduetan puntuak edo “saldoa” trukatzeko; ondorioz, Txartelak behar bezala zaindu beharko ditu haien jabeak eta EROSKIri itzuliko dizkio hark horrela eskatzen dionean. Txartela galdu edo lapurtuz gero, Titularrak bezeroarentzako arreta punturen batean jakinarazi beharko du. Jakinarazpena ez bada garaiz edo modu egokian egiten, EROSKIk eta TRAVEL CLUBek ez dute erantzukizunik izango zure txartelarekin egin litezkeen puntu trukeen edo/eta deskontuen gain. Txartela berritzearen kostua Titularrari egotzi ahal izango zaio, bai kasu horietan nola hura hondatuz gero, BO-TCetan agertzen den prezioan edo EROSKIk edo/eta Travel Clubek behar bezala jakinarazten dizuten prezioan.

5.5. Erabilera eragikera: Txartelak abantaila mekanismo bikoitza sortzen du: batetik, erosketa bakoitzean, bezeroa Travel Puntuak metatuz joango da. Bestetik, gainera, “saldoa” metatu ahal izango du, eta erabili, EROSKI Clubera atxikita dauden eta Eroski marka duten establezimenduetan hurrengo erosketa egiten duenean. Kontsulta ezazu baldintza hauen eta legearen arabera www.eroski.es/tiendasclub helbidean atxikitako zentroen zerrenda. “Saldo” hitzak adierazten du txartelean metatzen diren erosketen deskontuak (sortu dituenentzat trukerako eskuragarri daudenak EROSKIn, hark egoki irizten dionean), betiere tiketean aplikatzen den deskontua aplikatu beharreko deskontuaren berbera edo goragokoa bada. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoetan helbidea duen bezeroa baldin bazara, Titularraren mugimendu eta saldoen lehen informazio laburpenean islatuko da bazkide kontsumitzaile gisa egindako kapital ekarpena 1,20 euroren truke, Txartel diru zorrotik deskontatuko zaizuna behin kopuru horretara iristean.

5.6. Izen emateko kitek berehala erabiltzeko prest dauden Txartelak dituzte. Hala ere, txartelaren erabileraren artean eta EROSKIk edo TRAVEL CLUBek behar bezala onartutako izen emate inprimakia jaso arteko epean, Titularra TRAVEL CLUB abantailak eta puntuak metatzen joan ahal izango da, baina euroak eta puntuak ez dira eraginkorrak izango, eta ez dira ere trukatuko EROSKik edo TRAVEL CLUBek txartelari dagokion inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta jaso arte edo Titularrak beharrezko informazioa egiaztatu arte, EROSKI Clubek une oro baimentzen duen “web” orriaren bitartez. Nolanahi ere, txartelaren erabilerak edo saldoa eta puntuak edozein bidetatik lortzeak esan nahi du, era berean, honako Baldintza Orokor hauek onartzen direla. Alta elektronikoa honako Baldintza Orokor hauek eraentzen dute, eta erabiltzaileak EROSKI Cluben alta eskatzean berariaz onartuko dituen Baldintza Partikularrek arautzen dute; eskuragarri egongo dira webgunean: www.eroski.es/eroskiclub edo EROSKI Club aplikatibo mugikorraren bitartez.

6.

Bezeroari saldoa sortu dion produktua itzuliko balitz, EROSKI Club txartelaren kontuan zordunduko da (saldoa kenduz) erosketa horrek sortutako tiketaren kopurua. Hori posible ez balitz –orain itzuli den produktuaren erosketaren arteko eta benetako itzultzearen arteko denboran– bezeroak saldoa erabili duelako, titularrak aldea ordaindu beharko du.

7.

Bazkideak Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan telefono zerbitzu bat izango du eskura (944 943 444), baita webgune bat ere, Programari buruz sortzen zaizkion zeinahi zalantza argitzeko eta, besteak beste, BAZKIDEak metatu duen euroen saldoaren berri izateko edo EROSKI, S. COOP.-en jarduera kontsumerista eta sozietarioekin lotutako beste zeinahi auzi argitzeko. Kexa edo iradokizunen bat duen zeinahi BAZKIDEk idatziz jo ahal izango du EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa Z/G, 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean dagoen BEZEROARENTZAKO ARRETA ZERBITZUAren Arduradunarengana.

8.

EROSKIk beretzat gordetzen du honako BO hauek eguneratu edo/eta aldatzeko eskubidea, bi hilabeteko aldez aurreko banakako jakinarazpenarekin. Nolanahi ere, behar bezala jakinarazitako BO hauen zeinahi aldaketaren ondoren edozein bidetatik abantaila komertzialak lortzeak esan nahiko du Titularrak onartu egiten duela haien edukia. Eguneratzeak edo aldatzeak, eginez gero, bazkideak eskuratu ahal izan dituen balizko eskubideak errespetatuko lituzke.

8.1. Programaren indarraldia mugagabea izango da. Hala ere, EROSKIk beretzat gordetzen du egoki irizten dionean hura amaiarazteko eskubidea, betiere aldez aurretik jakinarazten badie titularrei, gutxienez, bi hilabeteko aurrerapenarekin. Horretarako, bezeroekin erabili ohi dituen zeinahi komunikazio kanal erabili ahal izango du. Dual Programa azaldutako baldintzetan amaitzeak edo sozio kontsumitzailearen bajak ez dio titularrari ezein kalte-ordainik izateko eskubidea emango, aldez aurretik eskuratu dituen eskubide komertzial eta sozietarioen kaltetan izan gabe eta, behar denean, trukatu ahal izango direnak BO-ERK eta BO-TG hauetan xedatutakoaren arabera.

8.2. Kasu horretan, Titularrek BO hauetan finkatutako baldintzetan beren abantaila komertzial edo/eta sozietarioez gehienez zer epetan gozatuko duten finkatuko du EROSKIk. Behin 8.1 puntuan aurreikusitako jakinarazpenean ezarritako epea amaitu ondoren, gai honi dagozkion Titularren eskubideak eten egingo dira. Nolanahi ere, paragrafo hau EROSKI Clubek sortutako eta soilik EROSKIn truka daitezkeen abantaila horiei buruzkoa da. Travel Club puntuei dagokienez, OB-TCetan zehaztutakoa beteko da, eta Titularrak bere Travel Club puntuei dagozkien eskubideak izaten jarraituko du.

8.3. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoan helbidea duen bezero batek EROSKI cluben baja hartu nahi badu, bazkide kontsumitzailea izateari utziko dio. Era berean, bazkide kontsumitzaile gisa baja hartzen duenak EROSKI cluben Titularra izateari utziko dio. Baja formalizatu ahal izateko, idatziz jakinarazi beharko du zeinahi arreta puntutan edo EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa z/g, 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean, eta gutun-azalean adieraziko du Erref. datuak: EROSKI clubeko baja. EROSKI cluben baja hartzeak dakar Titularrak, ezinbestean, EROSKIri haren esku dagoen zeinahi txartel itzuli beharra. Baja emango zaio txartelari. EROSKIk titularrak dituen “saldoak” edo EROSKIk soilik sortutako eta EROSKIn soilik truka daitezkeen beste edozein abantaila komertzial baliogabetzeko ahalmena du, baldin eta BAZKIDEAk ez badu berariaz adierazten haiek erabiltzeko asmoa aipatu jakinarazpenean. Hala egingo balu, gehienez bi hilabeteko epea izango du horretarako, agiri honetan aurreikusten diren arauei jarraikiz.

8.3. BIS Gainerako lurraldean helbidea duen bezeroak EROSKI cluben baja hartu nahi izanez gero, idatziz jakinarazi beharko du zeinahi arreta puntutan edo EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa, s/n- 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean, eta gutun-azalean adieraziko du: Erref. datuak: EROSKI clubeko baja, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko telefono zerbitzuaren bitartez (94 943 444) edo webgunearen bitartez: https://www.eroski.es/contacto. EROSKI Cluben baja hartzeak dakar Titularrak, ezinbestean, EROSKIri haren esku dagoen zeinahi txartel itzuli beharra. Baja emango zaio txartelari. EROSKIk titularrak dituen “saldoak” edo EROSKIk soilik sortutako eta EROSKIn soilik truka daitezkeen beste edozein abantaila komertzial baliogabetzeko ahalmena du, baldin eta BAZKIDEAk ez badu berariaz adierazten haiek erabiltzeko asmoa aipatu jakinarazpenean. Hala egingo balu, gehienez bi hilabeteko epea izango du horretarako, agiri honetan aurreikusten diren arauei jarraikiz.

8.4. EROSKI Cluben baja hartu edo/eta bazkide kontsumitzailea izateari uzteak ez dakar Travel Club programan baja hartzea, nahiz eta –dena den– titularrak eskubidea duen haren baja lortzeko. Travel Club puntuetan metatutako eskubideak TRAVEL CLUBek (AIR MILES ESPAÑA, S.A.) kudeatuko ditu, haren BOen arabera.

9.

9.1. Clubari lotutako txartel, deskontu, eskaintza eta, oro har, edozein promozioren zeinahi Baldintza Orokor edo Partikularren iruzurrezko edo behar ez bezalako edozein erabilera eginez gero, Titularrak BOak bete ez dituela joko da. Ez-betetzerik balego, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek erabaki ahal izango dute kontua kautelaz blokeatzea (argitzen den arte zein baldintzatan egin zen puntuen edo/eta abantailen eskuratzea edo trukea) edo iruzurretan (egiaz burutuak edo saialdian) inplikatutako pertsonen EROSKI club bezeroaren, Bazkide kontsumitzailearen edo Travel Club Titularraren izaera ezeztatzea. Eragin horietarako, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek EROSKI club bezeroari, bazkide kontsumitzaileari edo Travel Club Titularrari baja emango diote, eta, ondorioz, behin betiko amaitutzat emango dute haren parte hartzea edozein unetan eta berehalako ondorioekin, idatziz eginiko jakinarazpen baten bitartez.

9.2. Hamabi hilabete segidan igarotzen badira zuk Dual Txartela erabili gabe, EROSKIk BO hauetako 5.5. puntuan ezarritako “saldoa” aldez aurretik amortizatzeko eskubidea gordetzen du beretzat. Era berean, TRAVEL CLUBek puntuak amortizatu ahal izango ditu jarduerarik gabeko aldi beraren ondoren, haren BOetan aurreikusten denaren arabera.

Gainera, 48 hilabeteko jarduerarik ezak eskubidea emango die EROSKIri eta TRAVEL CLUBari bazkideari baja emateko eta jarduerarik eza kontsumerista edo/eta sozietario batek, 48 hilabeteko epe berean, EROSKIri emango dio titularra bazkide kontsumitzaile gisa baja emateko eskubidea.

9.3. Era berean, EROSKIk Programaren Baldintzetan aurretiko edozein ez-betetze egin duen zeinahi pertsona Programan sartzearen aurka ager daiteke edo/eta EROSKIri edo/eta TRAVEL CLUBari edozein motatako kalterik egin dion zeinahi pertsona.

10. DATUAK BABESTEKO POLITIKA

Edozein abantailetatik onura ateratzeko ahalmena izan aurretik, Titularrak EROSKI Cluben eta TRAVEL CLUB programan izena emanda egon beharko du. Egoki diren BOak onartzea, azaldu den moduan, baimena emango dio EROSKIri eta TRAVEL CLUB programari Titularraren datu pertsonalak erabiltzeko, BOetan aurreikusitako moduan. Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Kantabriako edo Errioxako Autonomia Erkidegoetan baduzu eta “Bazkide Kontsumitzailea" bazara, bazkidearengandik jasotako datuak erabili egingo dira harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko.

10.1. Zure datuen tratamenduaren arduraduna:

EROSKI-TRAVEL CLUB Dual Programaren txartel baten erabiltzaileek (aldez aurretik Travel Club txartel bat bazutenek barne, baita bezero berri gisa sartzen direnek ere) onartu egiten dute haien datuak (aurrerago 10.2 puntuan zehazten den moduan) modu bereizian tratatzea eta datu independenteen bi fitxategietan sartzea; haien jabeak eta arduradunak izango dira –hurrenez hurren– EROSKI S.COOP. (Eroski Club fitxategia) San Agustin Auzoa, z/g 48230 ELORRIO (Bizkaia), Eroski Datuen Babeserako Harreman Eskuordetua: dpo@eroski.es eta AIR MILES ESPAÑA, S.A. (Travel Club fitxategia) Av. Bruselas, 20, 28108 – Alcobendas – Madrid. TRAVEL CLUBen Datuen Babeserako Harreman Eskuordetua: dpo@travelclub.es.

10.2. Tratamenduaren xedea, legitimazioa eta kontserbazio denbora, EROSKIren aldetik:

10.2.1. EROSKI – TRAVEL CLUB Programa Dualaren kudeaketaren ondorioz, EROSKI izaera pertsonala duten honako datu hauek izango dituen fitxategi baten jabea izango da, eta Titularrak espresuki baimena emango du datu horiek, adierazten diren xedeekin, EROSKIren fitxategian sar daitezen: (i) TITULARRAK eman edo sartzeko baimena ematen duen zeinahi datu, Clubean alta hartzen duenean, (ii) Travel Club zenbakia/k, (iii) EROSKI, S.COOP.-ekin duen harreman komertzial eta sozietariotik eratorritako datuak (hau da, EROSKI, S.COOP.-en Dual Txartela erabiltzetik eratorritako datuak, eta “bazkide kontsumitzaile” izaerarekin zerikusia dutenak, (iv) EROSKI eta Titularra parte diren prozesu informatikoetatik sortutakoak (cookieak, nabigazio ohiturak edo Sitearen erabilera), baita EROSKIk legez lortutakoetatik ondorioz atera ditzakeen datuak, besteak beste, erreferentziazio geografikotik ateratakoak. Era berean, EROSKIko establezimenduetan (baina ez gainerako Travel Club Babesleetan) txartela erabiltzetik sortutako datuetarako sarbidea izango du EROSKIk. Datu horiek guztiak erabiliko dira EROSKI Dual Programaren zerbitzuak kudeatu eta emateko xedearekin, eta, bereziki, Titular izaerari lotutako sustapenen eskaintza, komunikabide elektronikoak direnak edo ez direnak erabiliz, hark bere jarduera egiten duen sektoreko produktu edo zerbitzuei buruzkoak (fideltzea, elikadura, etxea, ehungintza, aseguruak, maileguak, optikak, higiezinak, telekomunikazioak, teknologia, informatika, kontsumoa, kirola, aisia, astialdia, turismoa, estetika, lurringintza, ordainbideak eta bitxigintza), Programaren irizpideen arabera edo/eta TITULARRAREN profila kontuan hartuz, baita TRAVEL CLUB puntuak batzea ere.

10.2.2. Zerbitzua eraginkorra izan dadin, EROSKIk e-mail marketinga eta marketing zuzeneko ekintzak diren tratamenduak egin ahal izango ditu; profilak landu, EROSKI erantzulea den beste fitxategi batzuetan zure datuei buruzko segmentazioak edo/eta gurutzaketak egin, legean ezarritako mugekin eta bermeekin.

10.2.3. Bezeroak Bazkide Kontsumitzaile izaera baldin badu helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoan duelako, EROSKIk, harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko helburuarekin, 10.2 puntuan adierazitako datuak sartu ahal izango ditu eragin horretarako izen emandako fitxategi berri batean, aipatu puntuan begietsitako xede eta tratamendu berberekin. Fitxategi berri hori 10.1 puntuan seinalatutakoen gehigarria da.

10.2.4. EROSKI Clubeko kide izateak TITULARRARI utziko dio, beste abantaila batzuen artean, TRAVEL CLUB puntuak gehitzen; EROSKI eta TRAVEL CLUBek EROSKI Cluben alta hartzeko prozesua erraztuko duten mekanismoak ezarri ahal izango dituzte, hainbat kanalen bitartez. Hain zuzen ere, EROSKIren web orriaren bitartez Dual Programan alta hartzeko, EROSKIren beste fitxategi batzuetan Titularrak jadanik dituen datuak eta alta hartzeko erabilgarriak direnak aprobetxatzen uzten duen prozesu bat garatu ahal izango da; kasu horretan, Titularrari emango zaio prozesuaren berri web orriaren bitartez, eta baimena eskatuko zaio honako BO-ERK edo/eta BO-TC hauetan agertzen diren datuen xede berrirako.

10.2.5. Travel Club Progamaren babesleak eta Eroski Taldearen enpresak: Travel Club Programan sartuko balira, haren Babesle gisa, EROSKI Taldekoak diren enpresak, enpresa haietan EROSKI-TRAVEL CLUB Txartel Dualaren erabileraren ondorioz sortutako datuak (10.2 puntuan deskribatzen diren guztiak barne) EROSKI arduradun den fitxategian sartuko dira, eta 10.2 puntuan adierazitako termino beretan tratatuko dira.

10.2.6. EROSKI, bere programaren irismenean, akordioetara iristen da hainbat Partenerrekin, zeinek, era berean, beren jarduera garatzen duten 10.2. puntuan zerrendatutako sektoreetan.

Zenbaitetan, beharrezkoa izan liteke hirugarren horiei EROSKI club Bazkide zenbakia jakinaraztea, Bazkideari agindutako sustapena ezartzeko egokiak diren egiaztapenak egin ahal izateko Partnerren aldetik. Bestela, ezingo lirateke beti EROSKI Clubi buruzko abantailak esleitu Partner horietan.

10.2.7. EROSKIk 10.2 puntuan zerrendatu diren datuak gordeko ditu, betiere TITULARRAk alta badu EROSKI Club programan; baja hartzea erabakitzen duen unean, Eroskik berari dagozkion izaera pertsonaleko datuak ezabatuko ditu.

Kontuan izan ezazu Travel Cluben baja hartzeak EROSKI club Dual Programan baja hartzea esan nahi duela eta, bazkide kontsumitzaile izanez gero, maila horretan ere baja hartzea ekarriko luke. EROSKIren Dual Programan baja hartzeak, berriz, ez du esan nahi TRAVEL CLUBen automatikoki baja hartzen denik.

10.3. Tratamenduaren xedea, legitimazioa eta kontserbazio denbora, TRAVEL CLUBen aldetik:

Gaur egun dagoen edo etorkizunean egongo den zeinahi Dual Programan alta hartzeak, aldi berean, Travel Club programan alta hartzea esan nahi du. Datuen tratamendua, helburu espezifikoak eta Titularrek eskubideen erabileraz egiten duten erregulazioa BO-TCetan arautzen da, BO-ERK hauetan erantsi direnak eta modu bateratuan onartzen direnak.

10.4. TITULARaren eskubideak

Sarrera, zuzentze, ezeztatze, aurka egite eskubideak erabil ditzakezu, zure datuen tratamenduari aurka egin, mugatu edo haien portabilitatea eskatu dezakezu une oro, EROSKI S.COOP.-i edo TRAVEL CLUBi (Air Miles España, S.A.) bidalitako idatzi baten bitartez, egoki denaren arabera. Eskubideak erabili ahal izateko, idatzi bat bidali beharko duzu zure NANren edo baliokidea den dokumentu baten fotokopiarekin batera, eta erabili nahi duzun eskubidea zein den zehaztu beharko duzu. EROSKIren aurrean erabiltzen bada, idatzia bidali ahal izango duzu: (i) haren egoitza sozialera: San Agustin, z/g, 48230-Elorrio, Bizkaia, Sail juridikoa, (ii) eroskiclub@eroski.es helbidearen bitartez, edo (iii) gure web orrian www.eroski.es/contacto/ eskuragarri dagoen TITULARaren arloaren bitartez. TRAVEL CLUBen aurrean erabiltzen bada eskubidea, idatzia bidali ahal izango duzu honako dokumentu honetan eransten diren BO-TCetan biltzen den moduan.

TRAVEL CLUB PROGRAMAREN BALDINTZA OROKORRAK.

2014 BERTSIOA

1. Xedea

1.1. Baldintza Orokor hauek (BO) AIR MILES ESPAÑA, S.A.-ren (“AME”) eta TRAVEL CLUB® PROGRAMAn izena emandako zeinahi norbanako edo norbanako taldeen (“Titularra(k)” edo “Bazkide(ak)”) arteko harremanak arautzen dituzte, kontu zenbaki baten mende (“puntu kontua”) TRAVEL CLUB® PUNTUAK (“puntuak”) lortzeko. Halaber, 2014ko irailetik aurrera, Titularrek Travel Club Dual Programetan parte har dezakete (“Dual Programak”) eta horien bitartez puntuak eskuratu ahal izango dituzte, baita egoki den unean jakinaraziko zaizkien beste abantaila batzuk ere.

1.2. Zerbitzuak ematea: legeak bidaia agentziei gordetzen dizkieten jarduerekin lotutako zerbitzuak “VIAJES AME, S.A.U.”-ren (VAME) bitartez egingo dira, 885 C.I.C.M.A. duena, aurrerago zehazten denaren arabera. Aseguru bitartekaritza zerbitzuak edo aseguru etxe batek saldutako beste produktu batzuk “PROGRAMA TRAVEL CLUB AGENCIA DE SEGUROS EXCLUSIVA, S.L.U.”-ren (PTCASE) bitartez egingo dira. Gainerako Zerbitzuak zuzenean emango ditu AMEk.

2. Puntuak

2.1. Puntuak AMEk emandako sariak dira, eta hark baimendutako pertsonek (AMEren “Babesleak”, une oro behar bezala identifikatuta egongo direnak) emango dituzte Programa sustatzeko (Dual Programen bitartez ere egingo den promozioa), AMEk onartutako promozio baten barnean, eta Espainian eta Andorran Babesleen ondasun eta zerbitzu jakin batzuk erosteagatik edo kontsumitzeagatik egindako ordainketaren ondorioz esleituko dira; eragin horietarako TITULARREK beren TRAVEL CLUB® TXARTELA(k) (“Txartel(ak)”, 4. klausulan zehazten denaren arabera) aurkeztuko dituzte Babesleek kudeatutako establezimenduetan. Ez da beharrezkoa izango Txartela fisikoki aurkeztea ondasun eta zerbitzuen beste eskuratze eta ordainketa edo kontsumo modalitate batzuk erabiliz gero, besteak beste, kontagailuek neurtutako kontsumoak, urrunetik edo bitarteko elektroniko bidez eginikoak, AMEk edo/eta Programan Babesle gisa jarduten duten finantza erakundeek jaulkitako banku txartelak edo beste antzeko bitarteko batzuez eginikoak. Kasu horietan, puntuak automatikoki esleituko dira dagokion faktura ordaindu bezain laster.

2.2. Puntuek honako BO hauetan ezarritako eskubideak erabiltzeko ahalmena soilik emango dute, behin TITULARRAREN kontuan abonatzen direnean 4.1. atalaren arabera. AMEk aldian behin bidaliko dizkie TITULARREI haien puntuen saldoa duten laburpenak edo Programarekin zerikusia duten beste jakinarazpen batzuk, baina TITULARRAK hilabetetik gorako epean ez badu erabilerarik izaten, AMEk eskubidea izango du aldian behingo promoziozko jakinarazpenak eten edo bidalketa atzeratzeko.

2.3. Puntu guztiak honako BO hauen arabera jaulki eta eman, eta gorde egin behar dira. Programaren barruan duten beren promozioaren parte gisa, eta AMErekin adostu ondoren, Babesleek beraien baldintzak ere ezar ditzakete (Baldintza Partikularrak), beren bezeroei aplikatuko dizkietenak (baina BO hauek nagusituko dira desadostasun edo inkongruentzia kasuan). Une oro indarrean dauden BO eta Partikularrak edozein TITULARREN esku egongo dira Programaren webgunean. Aurrekoa, Dual Programetako BOen edukiaren kalterik gabe, BOtzat hartuko direnak eta honako hauei lotuta joango direnak beti.

2.4. TITULARREK erosketa sinestamenduak gorde beharko dituzte, puntuei dagozkien eskubidearekin lotutako gatazkaren bat sortuko balitz. Ez da puntuen atzeraeraginezko ezein abonurik egingo, AMEren Babesleen eskaintza batek berariaz baimentzen ez badu behintzat, 4.1.b) atalean aurreikusitako titularrik gabeko kontua batean izan ezik.

2.5. Kontu bateko Travel Club puntuek balioa galduko dute 12 hilabeteko edo gehiagoko epean mugimendurik izan ez badu (Kontu jardueragabea), TITULARRARI jakinarazi ondoren gutxienez bi (2) hilabeteko aurrerapenarekin. Kasu horretan, AMEk gehienezko epe bat finkatuko du TITULARRAK, behar denean, bere puntuak trukatu ahal izateko produktuen edo zerbitzuen truke, edo haien truke balioagatik, 3. BOn finkatutako baldintzetan. AMEk jarraituko du Titularraren datu pertsonalak tratatzen, honako BO hauetan zehaztutako terminoetan. Jarduerarik gabeko beste 48 hilabeteko epe bat igaro ondoren, AMEk kontuari baja emateko eskubidea izango du.

2.6 Titularrak onartu egiten du bere datuak honako BO hauetan eta legeek zehaztutako terminoetan tratatzea, AMErekin duen harremana amaitu ondoren ere bai. Travel Club Programan baja hartzeak Titularrak parte hartzen duen Dual Programan(etan) baja hartzea dakar, nahiz eta Dual Programa bateko bajak ez dakarren Travel Clubeko baja.

3. Titularren eskubideak

3.1. TITULARREK ahalmena dute, kasu bakoitzean, Programaren babespean eskain dakizkiekeen abantailez gozatzeko, baita puntuak honako hauengatik trukatzeko ere:

a) oro har, aisia, astialdia, elektronika edo AMEk trukerako bere jakinarazpenetan sartzen dituen beste kategoria batzuekin erlazionatutako zerbitzuak edo produktuengatik, eta eskuragarri egongo direnak TITULARREK eskatzen dituztenean (“Zerbitzuak”), baita eragin hauetarako enpresa parte hartzaileek eskain ditzaketen deskontuak ere, AMEk ezarritako mugekin; edo b) 0,0012 €-ko esku dirutan eginiko trukearen balioa bakoitzarengatik, betiere haien balio osoa, gutxienez, euro batekoa bada.

3.2. AMEk aldian behin argitaratuko duen jakinarazpenak zehaztuko ditu (7. klausularen arabera) Zerbitzuak eta haiek trukatzeko eskatzen diren puntu kopurua, baita –behar denean– beharrezkoa den diru kopurua. Puntuak edozein zerbitzurengatik trukatzeko baldintza nagusia izango da Hornitzaileek Zerbitzuak eskuragarri izatea. Hala ere, AME ahalegindu egingo da, eskura dituen aukeren artean, erabilgarri ez dauden Zerbitzuen ordez antzeko baldintzak eta ezaugarriak dituztenak eta eskuratzeko orduan AMErentzat kostu antzekoa dutenak eskaintzen.

3.3. Kontuan dituen Puntuen saldoarekin ados ez dagoen TITULARRAK bere desadostasuna jakinarazi beharko dio AMEri gehienez 60 egun naturaleko epean, dagokion jakinarazpena jasotzen duenetik edo edozein kanaletatik bere saldoa kontsulta egiten duenetik zenbatuak. Epe hori igaro ondoren, puntuen kontuan islatzen den saldoa zuzentzat joko da, akats material baten erruz behar ez bezala abonatu ahal izan diren puntu soberakinen kasuan izan ezik, dagokion faktura ordaindu ez denean, erosketak itzuli direnean edo justifikatuta dagoen beste arrazoiren bat izanez gero. Soberakin hori TITULARRAREN aldekoa izango da, jakinarazpena edo kontsulta egin den egunetik aurrera igarotako 12 hilabeteko epean AMEk ez balu beharrezkoa dena zuzenduko.

4. Izen ematea

4.1. (a) Puntuak trukatzeko ahalmena izan aurretik, TITULARREK AMEn izena emanda egon beharko dute. Horretarako, etorkizuneko TITULARREK beren txartela eskuratu edo jasoko dute, eta hari erregistro zenbaki bat esleituko zaio. Erregistro zenbaki hori aipatu beharko dute TITULARREK AMErekin izaten duten komunikazio orotan. Bezero bakoitza puntu kontu bakarraren titularra izango da, nahiz eta hainbat Txartel (Travel Club edo dualak) erabili ahal izango dituen hark parte hartzen duen Dual Programa kopuruaren arabera. Txartel guztiak bateragarriak dira, eta berdin erabil daitezke Programaren Babesle guztietan.

Honako BO hauek indarrean sartzen diren datatik aurrera, edozein Dual Programan alta hartzeak Titularrari emango dio Travel Club bazkide maila eragin guztietarako, aipatu Txartelek ezartzen dituzten BOen eta sortzen dituzten eskubide eta betebeharren kalterik gabe.

Jadanik Travel Clubeko Titular maila duen Titular batek Dual Programa batean alta hartzeak kontu berean elkartuko ditu Txartelak eta puntuak.

Edozein Txartel erabiltzeak (Travel Club edo Dual) Travel Clubaren BOak onartzea dakar, eta Dual Txartel bat erabiltzeak Txartel horri dagokion Dual Programako BOak onartzea dakar.

4.1. (b) AURREZ AKTIBATUTAKO TXARTELEN BITARTEKO ALTA. Txartelaren bidalketa sistema edo/eta baldintza zehatzek kontrakoa adierazten ez badute, Programaren Txartela eskuratu edo jaso eta sei hilabeteko gehienezko epean, Programan TITULAR gisa izena eman nahi duten pertsonek AMEk eragin horretarako hautatzen duen inprimakia bete, sinatu eta bidali beharko dute AMEra, eta horrek BO hauek onartzea ekarriko du. AMEk inprimakia jasotzean, TITULAR maila eskuratuko dute, eta puntu kontu bat esleituko zaie. 4.1.d) atalean xedatutakoa izan ezik, txartela jaso eta AMEk aipatu inprimakia jaso bitarteko epean, Programako txartela dutenek puntuak metatzen joateko aukera izango dute, titular gabeko kontu batean abonatuko direnak, nahiz eta puntuak ez diren eraginkorrak izango eta ezin izango diren trukatu AMEk txartelari dagokion inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta jasotzen duen arte edo TITULARRAK une bakoitzean TRAVEL CLUB®-k baimentzen duen webgunearen bitartez beharrezko informazioa egiaztatzen duen arte. Nolanahi ere, txartela erabiltzeak edo zeinahi bitartekotik puntuak eskuratzeak honako BO hauek onartzen direla esan nahi du. Adierazitako sei hilabeteko epea amaitu ondoren, AMEk txartel baten bidez lortutako puntuak baliogabetu ditzake txartel horren datuak ez bazaizkio AMEri behar bezala helarazi. AME ez da titular gabeko kontuei dagozkien puntuen erabileraren edo helburuaren erantzulea izango. AMEk Programan gaikako beste izen emateko modu batzuk prestatu ahal izango ditu, eta horretarako TITULARRARI jakinaraziko dio une bakoitzean bete beharreko eragikera zein den eta, nolanahi ere, haren esku jarriko ditu BOak, TITULARRAK haiek onartu aurretik.

4.1. (c) ALTA TELEFONIKOA. Programan telefono bidez alta hartu ahal izateko TITULARRAK bitarteko horren bidez AMEri eman beharko dizkio izen emate inprimakia bidali ahal izateko helbidearen datuak. Baldintza Orokorrak onartzen dituen arte, TITULARRAK baimena ematen dio AMEri datu pertsonalak tratatzeko, dagokion Travel Club txartela egin eta esleitu ahal izateko, eta hautatzen duen helbidera bidali ahal izateko. Bidaliko zaizkion agiriak izango dira, gutxienez: Baldintza Orokorrak, Txartela eta aurretik aipatutako inprimakia. Behin agiri horiek jaso ondoren, TITULARRAK 4.1(b) atalean adierazitako betebehar berberak hartzen ditu bere gain. Alta elektronikoa gure webgunearen Baldintza Orokorretan arautzen da: www.travelclub.es.

4.1. (d) Banku txartelen erabileraren bitartez puntuak eskuratu ahal izateko, kontagailu edo antzeko bitarteko batek neurtutako zerbitzuen kontsumoagatik (adibidez, gas, argi edo telefonia zerbitzua, Txartela fisikoki aurkeztea eskatzen ez dutenak) edo urrunetik kontratatutako produktuak edo zerbitzuak eskuratzeagatik, eta Programaren Babesleek eskaintzen dituztenak, ezinbesteko baldintza izango da AMEk TITULARRAK behar bezala sinatutako izen emate inprimakia jasotzea; titularra den abonatu kontratuaren zenbakia adieraziko da bertan, zeinaren bidez puntuak lortu nahi dituen, betiere, gainera, Babesleek zuzenean faktura egiten dien TITULARRAK (bezeroak) baldin badira.

4.2. Txartela egindako erosketen truke puntuak lortzeko bitartekoa da, eta, era berean, beste eskaintza eta abantaila batzuk jasotzen laguntzen du. AMEk zehazten dituen salmenta lekuetan Travel Club txartela fisikoki aurkeztea jadanik lortutako puntuak zuzenean trukatzeko bidea izan daiteke, AMEk une egokian jakinaraziko duen eragikeraren arabera. Txartela AMEren jabegoa da, eta TITULARRA soilik izango da haren erabiltzailea BOen arabera; TITULARRAK modu egokian zaindu beharko du, eta ematea hitzartu duen erabilera zuzenaren erantzulea izango da.

4.3. TITULAR gisa izena eman dezakete zeinahi herritartasun duten eta adinez nagusiak diren pertsona fisikoak, bizilekua Espainian edo Andorran dutenak. TITULARRAK AMEri eska dakioke txartel gehigarriak jaulkitzeko, bere kontura elkartuak, familiako kideentzat edo beste pertsona batzuentzat, gehienez bederatzi ale. Programako txartelek iraupen mugagabea dute, AMEk txartel berriak jaulki edo honako BO hauek aldatzea erabakitzen ez badu behintzat; une egokian jakinaraziko die hori Titularrei, 7.2 atalean xedatutakoaren arabera.

4.4. TITULARRAK TRAVEL CLUB txartel bakoitza jaulkitzeak duen kostua onartzen du; euro bateko kostua izango du, eta kostu hori aldatu ahal izango da 7.2 klausularen arabera.

4.5. Titularrak baimena ematen du AMEri ematen dion zeinahi datu (baita lortutako edo/eta edozein modutan trukatutako puntuei buruzko, edo/eta Babesle bakoitzean egindako kontsumoei buruzko informazioa barne, zeinei berariaz baimena ematen dien AMEri informazio hori jakinarazteko) AMEk Datuen Babeserako Espainiar Agentzian behar bezala erregistratua duen fitxategian sar ditzan; haren gain TITULARREK sarrera, zuzentze, ezeztatze eta aurka egite eskubideak erabili ahal izango dituzte, AMEri idatzi bat zuzenduta (Av. Bruselas, 20, 28108-Alcobendas, Madrid). Titularrak ere baimena ematen dio AMEri fitxategian honako hauek sartzeko: (i) publikoarentzat eskuragarri dauden iturrietatik lortutako datuak, (ii) AMEk legez lortutako datuetatik ondorioz atera ditzakeen datuak (ondorioztatutako datuak zuzenean lotuta egongo dira beti honako klausula honetan zehaztutako legezko xedeekin); besteak beste, erreferentzia geografikoa dutenak, eta (iii) TITULARRAK AMEk sare sozialetan egiten dituen orri, lotura edo promozioetan egiten dituen jardueretatik sortzen diren datuak. Fitxategiaren xedea Travel Club Programaren behar bezalako kudeaketa da, eta ezinbestean dakar publizitate, marketing, merkatu edo/eta erosketa azterketak egitea eta bere datuetatik erosketa ohituren analisia egitea edo/eta bere datuak gurutzatzea Babesle baten edo/eta 1.2 atalean aipatzen diren AMEren filialen erantzukizuna diren beste fitxategi batzuekin; beste xede bat da Travel Club programaren barruan Dual Programak sortzea haren osagarri gisa, baita AMEren jarduerak aipatu Dual Programa horiekin lotzea; aurreko guztiak “Jarduerak” izango dira, eta Programaren baitan egin beharko dira produktuak edo zerbitzuak eskaini ahal izateko, zeinen eskuratzea edo kontratazioa Travel Club abantailak eta puntuak edo haien trukea eskuratzearekin lotuta dagoen. Baimena ematen ez bada, AMEk ezingo dio alta eman TITULARRARI Programan. AMEk Programari buruzko zeinahi informazioa bidali ahal izango dio datu basean agertzen diren bai posta helbidera nola helbide elektronikora. TITULARRAK baimena ematen dio berariaz AMEri Jarduerak zeinahi bitartekoz egin ditzan, baita elektronikoa ere, eta aipatu informazioa zeinahi bitartekoren bitartez bidal dezan, posta elektronikoa, telefono mugikorra, telefono finkoa eta antzekoa edo baliokidea den beste edozein bitarteko elektroniko barne. Era berean, 4.5 ataleko datuak VAMEk eta PTCASEk ezagutu ahal izango dituzte; bi erakundeek helbide soziala Av. Bruselas, 20, 28108-Alcobendas, Madrid-en dute, non SZEA eskubideak erabili ahal izango dituzten. VAMEren kasuan, VAMEK bidaia erreserbak eta TITULARRAK eskatzen dituen gainerako produktu turistiko eta aisia alorrekoak kudeatu ahal ditzan soilik. PTCASEren kasuan, berriz, hark, aseguru bitartekari gisa, bere jarduera burutu ahal dezan eta, ondorioz eta mugarik gabe, aseguru erakunde batek komertzializatu dezakeen edozein aseguru edo produktu eskain dezan, puntuen pizgarriekin.

Programan eginiko alta Travel Club DUAL txartel baten bitartez egiten bada, TITULARRAK baimena ematen du emandako datuak eta Dual Babeslean dituen kontsumo datuak aipatu Dual Babeslearen fitxategian sartzeko; fitxategiaren gain TITULARREK sarbide, zuzentze, ezeztatze eta aurka egite eskubideak erabili ahal izango dituzte Dual Babeslearen BOen arabera, non legean aurreikusitako xede esplizituak agertuko diren.

AMEk edo edozein Dual Babeslek eskatutako zeinahi baimen edo onespen egintzat hartuko da betiere legeak datu mota bakoitzerako ezartzen dituen betebeharren arabera.

TITULARRAK onartu egiten du AMEk edo haren Dual Babesleek erabil ditzaketen aurrez inprimatutako edo elektronikoki inprimatutako sinaduraren erabilera eta balioduntasuna; eskuz idatzitako sinaduraren ordez erabili ahal izango da, eta, aldeen artean, legeak eskuz idatzitako sinadurari ematen dizkion legezko eta frogazko ondorio berak sortuko ditu. Era berean, Titularrak baimena ematen du eta onartu egiten du AMEk eta haren Dual Babesleek edozein kontratu edo hitzarmen zaindu eta artxibatzea, bitarteko elektroniko edo telematikoak erabiliz, bereziki eskaneatzea; aldeek hitzartu egingo dute Programan horrela gordetzen den agiriak eskuz idatzitakoak dituen ondorio berberak izango dituela.

TITULARREK AMEri eta haren filialei (VAME eta PTCASE) baimena ematen diete TITULARRAREN ARRETARENTZAKO ZERBITZUArekin izaten dituzten elkarrizketen grabazioak egiteko, TITULARREK eta AMEk, VAMEk edo PTCASEk sistema bat izan dezaten egindako eskaera eta AMEk, VAMEk edo PTCASEk emandako erantzuna egiaztatzeko, baita haren balizko erabilera ere froga bitarteko gisa beharrezko litzatekeen lekuan. AMEk beretzat gordetzen du kontratu harremana iraungitzeko eta TITULARRARI Programan baja emateko ahalmena (egoki denean jakinaraziko zaion baja), TITULARRAK 4.5 atalean azaldu den moduan datuak tratatzeko AMEri emandako baimena baliogabetzea erabakiko balu.

4.6. TITULARRAK baimena ematen dio AMEri bera bezeroa den Babesleei posta harremanetarako datuak jakinarazteko, dedukzioetatik ateratako errolda datuak (errolda sekzioa, udal barrutia eta INE kodea), jaiotza datua, sexua, NAN edo antzeko dokumentu identifikatzailea, telefonoa, helbide elektronikoa, Travel Clubeko alta data, hizkuntza, Travel Club zenbakia, Babesle lagapen hartzailean erabilitako Dual Txartelarenak barne, kontuko puntuen asteko saldoa eta Babeslearen bezero gisa Travel Cluben izandako parte hartzetik sortutako datuak, hark zuzenean Titularrarengana jo dezan produktuei, zerbitzuei edo promozio bereziei buruzko informazio pertsonalizatua eskaintzeko –betiere aipatu informazio hori zuzenean lotuta badago Travel Club Programarekin– TITULARRA bezeroa den Babeslearen erantzukizuna diren beste fitxategi batzuekin bere datuen edo/eta bere datuen gurutzaketaren gain eginiko merkatu eta erosketa profiletan (erosketa ohituren analisia) oinarritutako publizitate edo marketing jardueren bitartez. Gainera, Babesle batek AMEri jakinarazi ahal izango dizkio Travel Club txartel zenbakiak, AMEk informazio hori erabil dezan Babesleak hautatu dituen eskaintzen edo promozioen Titular hartzaileak identifikatzeko eta AMEk dena delako promozioa bidaltzeko (haren datu basean oinarrituta); promozioa lotuta egongo da ezinbestean Titularrak AMErekin duen harremanean onartutako xede zehatz eta legezkoekin; informazio hori eman ahal izateko, eta TITULARRA DBLOren 11. artikuluan ezarritako bermeez hornitzeko, Babesleak fitxategi bat bidaliko dio AMEri, eta hartan Babesleak hautatu dituen Titularrak sartuko dira, eta fitxategi hori AMEren datu basearen parte izatera pasatuko da. AMEk gurutzaketatik sortzen den azken fitxategia birbidali ahal izango dio aipatu Babesleari, hark ekintza bidali zaion publikoa ezagutu ahal dezan eta, behar denean, egokitzen zaizkien puntuak esleitzeko, eginiko promozioa edo eskaintza betetzeagatik. AMEk bere datuak jakinaraziko balizkie Babesle horiei, AMEk TITULARRARI jakinaraziko dizkio aldez aurretik: lagapenaren xedea, lagapen hartzailearen nortasuna eta zein modutan eta lekutan erabili ahal izango dituen bere eskubideak haren aurrean, baita lagapen horri aurka egiteko aukera ere. TITULARRAK etorkizuneko edozein lagapenaren aurka dagoela adierazi nahi izanez gero, idatziz jakinarazi diezaioke jadanik 4.5 atalean adierazitako helbidera. Babesleak publizitate jakinarazpenak bidaliko ditu bitarteko elektronikoak erabiliz, TITULARRAK hala eskatu edo berariaz baimendu duenean.

5. Erreserbak eta puntuak trukatzea

Bai erreserbak nola zerbitzuen erreserba eskariak AMEren Erreserba Baldintzen arabera egingo dira (BO hauen osagarriak izango dira, eta haiek gailendu egingo dira –Erreserba gaietan– desadostasun kasuan), baita erreserba edo truke eskaera egiten den unean aplikagarriak diren baldintzen arabera, hain zuzen, Hornitzaileek ezarritakoak; horren guztiaren berri emango zaie TITULARREI aldian behin, kontuan hartuz 2.2. atalaren azken tartekia. “Hornitzaile” terminoak aire lineak, tour operatzaileak, hotelak, auto alokatze konpainiak, beste ostatu eta aisi eta astialdi hornitzaile batzuk, trukea eskain dezaketen produktuen beste hornitzaile batzuk edo TITULARREN eskura jarritako zerbitzuak eta produktuak eskaini, antolatu, hornitu, eman edo burutzen dituzten beste hirugarren batzuk.

6. AMEren erantzukizunaren salbuespenak eta mugak

6.1. Zerbitzuak eskura jartzeari, edozein zerbitzuri buruzko deskontuen eskaintzari, txartelen edo/eta beste bidaia eta salmenta agiri batzuen jaulkipenari eta hirugarrenen ondasun edo/eta zerbitzuen salmenta, promozio eta ondasunei dagokienez, AMEk agente gisa jarduten du soilik dagokion Hornitzailearentzat.

6.2. Legean xedatutakoaren eta Erreserba Baldintzetan ezarritakoaren arabera, eta hurrengo 6.3 atalean ezarritakoaren kalterik gabe, AME izango da Zerbitzuei (edo haietako zati batzuei) dagokienez edozein ez-betetzetik sortutako kalte-galeren arduraduna, soilik kalte-galera horiek jarduera erruzko edo dolozkoen ondorioz sortu diren neurrian.

6.3. Legeak xedatutakoa edo Erreserba Baldintzetan ezarritakoa izan ezik, AME erantzulea denean, aipatu erantzukizuna honako alderdi hauetara mugatuko da:

a) TITULARRAK AMEri, behar denean, ordaindutako esku dirua Zerbitzuen truke; b) Titularrak dagozkion zerbitzuengatik trukatutako puntuak itzultzea, edo TITULARRAK hala eskatuz gero, trukatu diren puntuei aplikagarriak zaizkien esku diruko trukearen balioa, aurreko 3.1.b) atalean aurreikusitako baldintzetan.

AME ez da ezein kasutan izango TITULARRAK jasan ditzakeen lortu gabeko irabazien eta beste edozein ondoriozko edo zeharkako kalteen erantzulea.

6.4. AME ez da izango Babesleek eta Hornitzaileek zuzenean burututako jardueren erantzulea.

7. Aldaketak

7.1. Edozein jakinarazpen editatzeko orduan eskuragarri dauden zerbitzuak aipatu jakinarazpenean ezarrita geldituko dira, baina AMEk eta Hornitzaileek zerbitzuak edo beste eskaintza edo truke planteamendu batzuk erretiratzeko, aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea gordetzen dute haientzat, edozein unetan, edo haiei edo puntuei dagokienez zeinahi baldintza edo murrizte ezartzeko eskubidea, baita edozein zerbitzuren trukerako beharrezkoak diren puntu kopurua handitu edo murrizteko ere; hori guztia TITULARREI jakinaraziko zaie editatzen den hurrengo jakinarazpenean. Hala ere, TITULARREK Zerbitzuen unean uneko erabilgarritasuna egiaztatu ahal izango dute TITULARRARENTZAKO ARRETA ZERBITZURA dei eginez edo beste prozedura telematiko batzuk erabiliz, besteak beste, www.travelclub.es webgunea edo AMEk etorkizunean ezar dezakeen beste edozein. Nolanahi ere, AME ahalegindu egingo da, eskura dituen aukeren artean, erabilgarri ez dauden Zerbitzuen ordez antzeko baldintzak eta ezaugarriak dituztenak eta eskuratzeko orduan AMErentzat kostu antzekoa dutenak eskaintzen.

7.2. AMEk honako Baldintza hauek, Erreserba Baldintzak, www.travelclub.es webgunearen Erabilera Baldintzak aldatu ahal izango ditu, eta aseguruen bitartekaritzari aplikagarriak zaizkion baldintza zehatzak ezarri eta aldatu eta, oro har, beste edozein, TITULARREK eskuratutako eskubideak errespetatuz, TITULARRARI aldez aurreko komunikazio pertsonal eta idatziaren bitartez, aldaketak ondorioak izan behar dituen data baino hilabetetik beherakoa ez den aurrerapenarekin. Epe hori igaroz gero TITULARRAK AMERi bere ukoa jakinarazi gabe, Baldintza berriak onartu direla joko da. Nolanahi ere, Baldintzen edozein aldaketaren ondoren zeinahi bitartekoz edozein Txartel erabili edo Puntuak eskuratu badira, era berean, haien edukia onartu dela joko da.

8. Titulartasuna, erabilera desegokia eta arriskuak

8.1. Puntuen erabileratik sortutako ondorioak TITULARRAREN kontu izango dira, haren kontuan abonatu bezain pronto. AME ez da baimendu gabeko edo iruzurrezko trukeen erantzulea izango, zabarkeria larri edo doloa ez badago behintzat. TITULARRAK berehala jakinaraziko dio AMEri Txartela galdu edo lapurtu izana, egoki balitz, hura baliogabetu eta berria jaulkitzeko; kostua TITULARRAK hartu beharko du bere gain. AMEri berehala ez jakinarazteak AME erabat salbuetsiko du erantzukizunetik. TITULARRAK, gainera, Txartelaren ustezko edozein hondatzeren berri emango du, AMEk berri bat jaulki ahal izan dezan, aipatu diren kostu baldintzetan.

8.2. Puntuak pertsonalak eta besterenezinak izango dira, hurrengo atalean xedatutakoa izan ezik.

8.3. Puntuen zeinahi iruzurrezko erabilera edo edozein Baldintza Orokor edo Partikularren kontrakoa gertatuz gero, TITULARRAK ez dituela Baldintzak bete joko da. Kasu horietan, AMEk beretzat gordetzen du puntuak ez trukatzeko eskubidea. AMEk berehalakoan baliogabetu dezake ere tartean dauden pertsona guztien TITULAR maila, haren izenean edo kontura eginiko edozein erreserba edo truke baztertu edo/baliogabetu, haren kontuan dauden edo eman zaion edozein puntu baliogabetu, eta jaulki zaion edozein txartel itzultzeko eskatu. Aurreko kasuetan, AMEk, bere ekimenez edo edozein Babesle edo Hornitzaileren ekimenez, puntuen kontuaren kautelazko blokeatzea erabaki dezake, kautelazko blokeatze hori eskatzen duenaren erantzukizun pean. TITULARRAK hautatutako produktuak edo zerbitzuak diru kopuru baten ordainketa balekar, puntuez gain, eta, ordaintzeko unea iristean, TITULARRAK aldez aurretik onartutako kopurua ordaintzeari uko egingo balio, TITULARRAK pertsonalki erantzungo du AMEri edo Hornitzaileari eginiko kalte-galerengatik. Puntu horien edozein truke, edozein erreserba turistiko edo produktu onartzeagatik izan, ez da AMEk duen ezein eskubideren uko gisa interpretatuko.

9. Puntuen erabilera

TITULAR baten kontu pertsonalean abonatutako puntuak TITULARRAK bakarrik truka ditzake Erreserba Baldintzen arabera. Puntuak TITULARRAREN beraren alde trukatu ahal izango dira, haren familiako kideen alde edo TITULARRAK Zerbitzuez gozatzeko lagun hautatzen duen beste edozein pertsonaren alde.

10. Indarraldia eta amaiera

10.1. Programaren indarraldia mugagabea izango da, baina AMEk edozein unetan amaiaraz dezake, TITULARREI, gutxienez, hamabi (12) hilabeteko aurrerapenez jakinarazi ondoren. Kasu horretan, AMEk gehienezko epe bat finkatuko du, eta epe horretan TITULARREK beren puntuak aldatu ditzakete, zerbitzuengatik edo haien truke balioagatik, aldez aurretik finkatutako baldintzetan. Behin jakinarazpenean ezarritako epea amaitu ondoren, TITULARRAK puntuak zerbitzuengatik trukatzeko dituen eskubideak amaituko dira.

10.2. AMEk amaitutzat eman ahal izango du, edozein unetan eta berehalako eraginez, edozein TITULARREK Programan duen parte hartzea, idatziz eginiko jakinarazpen baten bitartez, TITULARRAK edozein BO betetzen ez duenean, baita haietan berariaz aurreikusitako gainerako kasuetan ere. Kasu horietan guztietan, 8.3 atalean xedatutakoaren kalterik gabe, 10.1 atalean aurreikusitakoa aplikatuko da. Era berean, AMEk Programaren Baldintzen aurretik edozein ez-betetze egin duen edo/eta edozein motatako kalte-galera egin dituen pertsona bat Programan sartzeari uko egin diezaioke.

10.3. Edozein TITULARREK Programan baja har dezake edozein unetan, idatziz AMEri jakinarazi ondoren, eta hark duen edo bere kontuarekin elkartutako TRAVEL CLUB programarena den edo harekin elkartuta dagoen edozein Txartel itzuli beharko du. AMEk ahalmena izango du haren alde agertzen diren puntu guztiak baliogabetzeko, TITULARRAK ez badu berariaz adierazten hurrengo jakinarazpenean haiek erabiltzeko borondatea. Hala egingo balu, sei (6) hilabete izango ditu gehienez horretarako, agiri honetan aurreikusten diren erabilera arauekin bat eginik.

11. Titularrentzako zerbitzua

AMEk TITULARRARENTZAKO EDO BAZKIDEARENTZAKO ARRETA ZENTRO batean telefono zerbitzu bat izango du Programari buruzko edozein zalantza argitzeko –besteak beste- TITULARRAREN saldoari buruzko zalantzak. Era berean, beste edozein jakinarazpen mota erabilgarri izango du TITUARREI eskaintzeko; bereziki, TITULARRAK baimena ematen du AME berarekin harremanetan jartzeko giza esku hartzerik ez duten telefono zerbitzu automatikoen bitartez. Edozein kexa edo iradokizun duen edozein TITULARREK idatziz jo dezake AMEren TITULARRARENTZAKO ARRETA ZERBITZUAREN arduradunarengana.

12. Zerga erantzukizuna

Programari edo TRAVEL CLUB txartelari buruzko zerga erantzukizunik, egonez gero, dagokionak hartu beharko ditu bere gain, ezargarria den legeriaren arabera.

13. Ezargarria den legea

Honako BO hauek espainiar legearen mende egongo dira.

Lege-oharra

EROSKI CLUB-EN BALDINTZA OROKORRAK

2015EKO IRAILETIK AURRERA ALTA HARTZEN DUTEN BEZEROENTZAT

1.

EROSKI SOCIEDAD COOPERATIVAk (aurrerantzean EROSKI) –Travel Club programaren baitan eta haren osagarri gisa– EROSKI Club (aurrerantzean, CLUB) sortu du, EROSKIko bezeroek honako fidelizatze programa honen (aurrerantzean, “Programa”) zerbitzuez goza ahal izan dezaten; hain zuzen ere, bezeroak honako alderdi hauez baliatuko dira: produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa edo/eta eskaintzak jasoko dituzte, harenak edo hirugarrenak, promozioetatik onura atera eta haietan parte hartu ahal izango dute, eta abantaila orokorrez baliatuko dira, bai Travel Club Programarenak (EROSKIk haren Babesle gisa parte hartzen du) nola Dual programa honen (EROSKI-TRAVEL CLUB) abantaila zehatzez, kasu bakoitzean EROSKIk edo TRAVEL CLUBek Programa honen babespean eskain dakizkiekeenak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoetan helbidea duten bezeroak EROSKIko bazkide kontsumitzaileen kidegoan sartuko dira etenik dauden bazkide gisa, eta behin betiko izaera izango dute haien identitatea egiaztatu eta beharrezko baiespena lortzen dutenean, EROSKIko Artezkaritza Kontseiluaren aldeko erabakia hartzen denean eta kapitalari egin beharreko ekarpen gisa kuota formalizatzen denean 1,20 €-ren truke. Horrela, zerbitzu eta abantaila esklusiboetatik etekina atera, eta parte hartu ahal izango dute, jabe gisa, EROSKIko kontsumo eta erabaki organoetan, baina horrek ez du esan nahiko, ezein kasutan, haren enpresa emaitzetan parte hartzea izango dutenik. EROSKIren “bazkide kontsumitzaile” izaera ez izateko erabakia Cluben alta emateko unean edo ondoren bazkide izateari uzten zaionean hartu ahal izango duzu edozein momentutan (8.3 atalean ezarritakoaren arabera) eta, kasu horretan, EROSKI Clubeko baja ere ekarriko du berekin.

2.

EROSKIren honako Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean, BO-ERK), TRAVEL CLUBen (“Programa”) Baldintza Orokorrekin batera (BO-TC), EROSKIren arteko eta EROSKI Cluben izena emandako edozein bezeroren arteko harremanak arautzen ditu, eta, zehazki, honako Programa honi lotutako abantailak zein modutan lor ditzakeen edozein bezerok. Baldintza Orokor guztiak espainiar legeriaren mende egongo dira.

3.

EROSKIren bezeroak CLUBera atxikitzea eska dezake 18 urtetik gorakoa bada, betiere, herritartasuna gorabehera, Espainian edo Andorran baldin badu bizilekua.

4.

Gure CLUBaren zerbitzuez eta abantailez gozatu ahal izateko, alta hartzeko inprimakia bete behar du, eskaera sinatu (fisikoki edo gure web orriaren bitartez) eta BO-ERK eta BO-TCak onartu. Ulertu egingo da –nolanahi ere- Baldintza hauek onartu egin direla (eta BO-TCak) EROSKIren logotipoa duen CLUBaren txartela erabili baduzu; une horretatik aurrera, zure datu pertsonalak tratatzeko baimena emango duzu, BO-ERK eta BO-TC hauetan aurreikusitakoaren arabera. Travel Club Programaren gainerako Babesleek CLUBaren txartela onartuko dute EROSKIren logotipoa ez duten Travel Club Txartelek dituzten baldintza beretan. Onespena lortzeko formulek indarrean dagoen legeriak kasu bakoitzean aurreikusitakoa errespetatuko dute.

5.

5.1. Eskaera behar bezala bete ondoren (edo, behar denean, BO hauetan adierazten den bezala, aldez aurretik dauden datuak direla berretsi ondoren), EROSKi Clubetik sortutako abantailetatik onura ateratzeko, eransten dizugun txartela erabili beharko duzu, eta horretarako, aldez aurretik, behar denean –zure segurtasunagatik- NAN edo antzekoa erakutsi beharko duzu.

5.2. Dual Programaren txartelek iraupen mugagabea dute, txartel berriak jaulki edo honako BO hauek aldatzea erabakitzen ez bada behintzat; hala balitz –behar denean– Titularrei eta BAZKIDEei une egokian jakinaraziko zaie, BO hauetan xedatutakoaren arabera. EROSKIren Dual Programaren txartelak erabat bateragarriak dira beste Travel Club Txartel (ez dualak) batzuekin, eta, behar denean, aldi berean edo ondoren sor litezkeen beste Programa Dual batzuetako Txartelekin. EROSKIk eta TRAVEL CLUBek Titular berarenak diren Txartel zenbakiak eta motak ezagutu eta koordinatuko dituzte, eta bermatu egingo dute Txartel guztiak Travel Club Txartelaren Babesle guztietan erabili ahal izango direla.

5.3. EROSKIren Dual Programako txartelaren titular gisa txartel gehigarriak eskatu ahal izango ditu era berean, zure kontura elkartuak, zure familiako kideentzat, gehienez, bederatzi txarteleko mugarekin.

5.4. Txartelak EROSKI eta TRAVEL CLUBaren jabetza izango dira, eta ez dira ordainbidetzat hartuko, nahiz eta haiek erabiltzea eska liteke EROSKIko establezimenduetan puntuak edo “saldoa” trukatzeko; ondorioz, txartelak behar bezala zaindu beharko ditu haien jabeak eta EROSKIri itzuliko dizkio hark horrela eskatzen dionean. Txartela galdu edo lapurtuz gero, Titularrak bezeroarentzako arreta punturen batean jakinarazi beharko du. Jakinarazpena ez bada garaiz edo modu egokian egiten, EROSKIk eta TRAVEL CLUBek ez dute erantzukizunik izango zure txartelarekin egin litezkeen puntu trukeen edo/eta deskontuen gain. Txartela berritzearen kostua titularrari egotzi ahal izango zaio, bai kasu horietan nola hura hondatuz gero, BO-TCetan agertzen den prezioan edo EROSKIk edo/eta Travel Clubek behar bezala jakinarazten dizuten prezioan.

5.5. Erabilera eragikera: Txartelak abantaila mekanismo bikoitza sortzen du: batetik, erosketa bakoitzean, bezeroa Travel Puntuak metatuz joango da. Bestetik, gainera, “saldoa” metatu ahal izango du, eta erabili, EROSKI Clubera atxikita dauden eta Eroski marka duten establezimenduetan hurrengo erosketa egiten duenean. Kontsulta ezazu baldintza hauen eta legearen arabera www.eroski.es/tiendasclub helbidean atxikitako zentroen zerrenda. “Saldo” hitzak adierazten du txartelean metatzen diren erosketen deskontuak (sortu dituenentzat EROSKIn trukerako eskuragarri daudenak hark egoki irizten dionean), betiere deskontua aplikatzen den tiketa aplikatu beharreko deskontuaren berbera edo goragokoa bada. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako edo Errioxako Erkidegoetan helbidea duen bezeroa bazara, titularraren mugimenduen eta saldoen lehen informazio laburpenean islatuko da bazkide kontsumitzaile gisa egindako kapital ekarpena 1,20 euroren truke; Txartel diru zorrotik kenduko zaizu, behin zifra horretara iritsi ondoren.

6.

Bezeroari saldoa sortu dion produktua itzuliko balitz, EROSKI Club txartelaren kontuan zordunduko da (saldoa kenduz) erosketa horrek sortutako tiketaren kopurua. Hori posible ez balitz –orain itzuli den produktuaren erosketaren artean eta haren benetako itzultzearen artean– bezeroak saldoa erabili duelako, titularrak aldea ordaindu beharko du.

7.

Bazkideak Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan telefono zerbitzu bat izango du eskura (902 540 340), baita webgune bat ere, Programari buruz sortzen zaizkion zeinahi zalantza argitzeko eta, besteak beste, BAZKIDEak metatu duen euroen saldoaren berri emateko edo EROSKI, S. COOPen jarduera kontsumerista eta sozietarioekin lotutako beste zeinahi auzi argitzeko. Kexa edo iradokizunen bat duen zeinahi BAZKIDEk idatziz jo ahal izango du EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa Z/G, 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean dagoen BEZEROARENTZAKO ARRETA ZERBITZUAren arduradunarengana.

8.

EROSKIk beretzat gordetzen du honako BO hauek eguneratu edo/eta aldatzeko eskubidea, bi hilabeteko aldez aurreko banakako jakinarazpenarekin. Nolanahi ere, behar bezala jakinarazitako BO hauen zeinahi aldaketaren ondoren edozein bidetatik abantaila komertzialak lortzeak esan nahiko du Titularrak onartu egiten duela haien edukia. Eguneratzeak edo aldatzeak, eginez gero, bazkideak eskuratu ahal izan dituen balizko eskubideak errespetatuko lituzke.

8.1. Programaren indarraldia mugagabea izango da. Hala ere, EROSKIk beretzat gordetzen du egoki irizten dionean hura amaiarazteko eskubidea, betiere aldez aurretik jakinarazten badie titularrei, gutxienez, bi hilabeteko aurrerapenarekin. Horretarako, bezeroekin erabili ohi dituen zeinahi komunikazio kanal erabili ahal izango du. Dual Programa azaldutako baldintzetan amaitzeak edo sozio kontsumitzailearen bajak ez dio titularrari ezein kalte-ordainik izateko eskubidea emango, aldez aurretik eskuratu dituen eskubide komertzial eta sozietarioen kaltetan izan gabe eta, behar denean, trukatu ahal izango direnak BO-ERK eta BO-TG hauetan xedatutakoaren arabera.

8.2. Kasu horretan, Titularrek BO hauetan finkatutako baldintzetan beren abantaila komertzial edo/eta sozietarioez gehienez zer epetan gozatuko duten finkatuko du EROSKIk. Behin 8.1 puntuan aurreikusitako jakinarazpenean ezarritako epea amaitu ondoren, gai honi dagozkion Titularren eskubideak eten egingo dira. Nolanahi ere, paragrafo hau EROSKI Clubek sortutako eta soilik EROSKIn truka daitezkeen abantaila horiei buruzkoa da. Travel Club puntuei dagokienez, OB-TCetan zehaztutakoa beteko da, eta Titularrak bere Travel Club puntuei dagozkien eskubideak izaten jarraituko du.

8.3. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Erkidegoetan helbidea duen bezero batek baja hartu nahiko balu EROSKI Cluben, bazkide kontsumitzailea izateari utziko dio. Era berean, bazkide kontsumitzaile gisa baja hartzen duenean, EROSKI Cluben titularra izateari utziko dio. Baja hori formalizatzeko, idatziz jakinarazi beharko dio zeinahi arreta puntutan edo EROSKI S. COOP.  San Agustin auzoa, s/n- 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean, eta gutun-azalean adieraziko du Erref.datuak: EROSKI Clubeko baja. EROSKI Cluben baja hartzeak dakar Titularrak, ezinbestean, EROSKIri haren esku dagoen zeinahi txartel itzuli beharra. EROSKIk baja emango dio txartelari. EROSKIk titularrak dituen “saldoak” edo EROSKIk soilik sortutako eta EROSKIn soilik truka daitezkeen beste edozein abantaila komertzial baliogabetzeko ahalmena du, baldin eta BAZKIDEAk ez badu berariaz adierazten haiek erabiltzeko asmoa aipatu jakinarazpenean. Hala egingo balu, gehienez bi hilabeteko epea izango du horretarako, agiri honetan aurreikusten diren arauei jarraiki.

8.3 BIS Gainerako Lurraldean helbidea duen bezeroak EROSKI Cluben baja hartu nahi badu, era berean, idatziz jakinarazi beharko du zeinahi arreta puntutan edo EROSKI S. COOP.  San Agustin auzoa, s/n- 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean, eta gutun-azalean adieraziko du: Erref. datuak: EROSKI Clubeko baja. EROSKI Cluben baja hartzeak dakar Titularrak, ezinbestean, EROSKIri haren esku dagoen zeinahi txartel itzuli beharra. EROSKIk baja emango dio txartelari. EROSKIk titularrak dituen “saldoak” edo EROSKIk soilik sortutako eta EROSKIn soilik truka daitezkeen beste edozein abantaila komertzial baliogabetzeko ahalmena du, baldin eta BAZKIDEAk ez badu berariaz adierazten haiek erabiltzeko asmoa aipatu jakinarazpenean. Hala egingo balu, gehienez bi hilabeteko epea izango du horretarako, agiri honetan aurreikusten diren arauei jarraiki.

8.4. EROSKI Cluben baja hartu edo/eta bazkide kontsumitzailea izateari uzteak ez dakar Travel Club programan baja hartzea, nahiz eta –nolanahi ere– titularrak eskubidea duen haren baja lortzeko. Travel Club puntuetan metatutako eskubideak TRAVEL CLUBek (AIR MILES ESPAÑA, S.A.) kudeatuko ditu, haren BOen arabera.

9.

9.1. Clubari lotutako txartel, deskontu, eskaintza eta, oro har, edozein promozioren zeinahi Baldintza Orokor edo Partikularren iruzurrezko edo behar ez bezalako edozein erabilera eginez gero, Titularrak BOak bete ez dituela joko da. Ez-betetzerik balego, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek erabaki ahal izango dute kontua kautelaz blokeatzea (argitzen den arte zein baldintzatan egin zen puntuen edo/eta abantailen eskuratzea edo trukea) edo iruzurretan (egiaz burutuak edo saialdian) inplikatutako pertsonen EROSKI Club bezero, Bazkide kontsumitzaile edo Travel Club Titularraren izaera ezeztatzea. Eragin horietarako, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek EROSKI Club bezeroari, Bazkide kontsumitzaileari edo Travel Club Titularri baja emateari ekingo diote, eta, ondorioz, behin betiko amaitutzat emango dute haren parte hartzea edozein unetan eta berehalako ondorioekin, idatziz eginiko jakinarazpen baten bitartez.

9.2. Hamabi hilabete segidan igarotzen badira zuk Dual Txartela erabili gabe, EROSKIk BO hauetako 5.5. puntuan ezarritako “saldoa” aldez aurretik amortizatzeko eskubidea gordetzen du beretzat. Era berean, TRAVEL CLUBek puntuak amortizatu ahal izango ditu jarduerarik gabeko aldi beraren ondoren, haren BOetan aurreikusten denaren arabera. Gainera, 48 hilabeteko jarduerarik ezak eskubidea emango die EROSKIri eta TRAVEL CLUBari bazkideari baja emateko eta jarduerarik eza kontsumerista edo/eta sozietario batek, 48 hilabeteko epe berean, EROSKIri emango dio titularra bazkide kontsumitzaile gisa baja emateko eskubidea.

9.3. Era berean, EROSKIk Programaren Baldintzetan aurretiko edozein ez-betetze egin duen zeinahi pertsona Programan sartzearen aurka ager daiteke edo/eta EROSKIri edo/eta TRAVEL CLUBari edozein motatako kalterik egin dion zeinahi pertsona.

10. DATUAK BABESTEKO POLITIKA. JATORRIA, TRATAMENDUA ETA XEDEA

10.1. Edozein abantailetatik onura ateratzeko ahalmena izan aurretik, Titularrak EROSKI Cluben eta TRAVEL CLUB programan izena emanda egon beharko du. Egoki diren BOak onartzea, azaldu den moduan, baimena emango dio EROSKIri eta TRAVEL CLUB programari Titularraren datu pertsonalak erabiltzeko, BOetan aurreikusitako moduan. Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako edo Errioxako Erkidegoetan baduzu eta “Bazkide kontsumitzaile” maila baduzu, bazkidearengandik bildutako datuak erabiliko dira harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko. Kasu guztietan, Titularrak onartu egiten du EROSKIk eta TRAVEL CLUBak haren datuen erabilera egitea xede komertzialetarako, publizitate jardueretarako eta prospekzio komertziala egiteko komunikabide elektronikoen bitartez.

10.3. EROSKI-TRAVEL CLUB Dual Programaren txartel baten erabiltzaileek (aldez aurretik Travel Club txartel bat bazutenek barne, baita bezero berri gisa sartzen direnek ere) onartu egiten dute haien datuak (aurrerago 10.5 eta 10.7 puntuetan zehazten den moduan) bi datu independenteen fitxategietan sartzea; haien jabeak eta arduradunak izango dira –hurrenez hurren– EROSKI S.COOP (Eroski Club fitxategia) eta AIR MILES ESPAÑA, S.A. (Travel Club fitxategia). Hemen begiesten dena, honako Baldintza hauen 10.5.B atalean xedatutakoaren kaltetan izan gabe.

10.4. EROSKI Clubeko kide izateak Titularrari utziko dio, beste abantaila batzuen artean, TRAVEL CLUB puntuak gehitzen; EROSKI eta TRAVEL CLUBek EROSKI Cluben alta hartzeko prozesua erraztuko duten mekanismoak ezarri ahal izango dituzte, hainbat kanalen bitartez. Hain zuzen ere, EROSKIren web orriaren bitartez Dual Programan alta hartzeko, EROSKIren beste fitxategi batzuetan Titularrak jadanik dituen datuak eta alta hartzeko erabilgarriak direnak aprobetxatzen uzten duen prozesu bat garatu ahal izango da; kasu horretan, Titularrari emango zai prozesuaren berri web orriaren bitartez, eta baimena eskatuko zaio honako BO-ERK edo/eta BO-TC hauetan agertzen diren datuen xede berrirako.

10.5. EROSKIREN ERANTZUKIZUN FITXATEGIA. (A) EROSKI – TRAVEL CLUB Dual Programaren kudeaketaren ondorio gisa, EROSKI fitxategi baten jabe izango da; fitxategiak izaera pertsonaleko honako datu hauek izango ditu, eta Titularrak baimena emango du bereziki haiek, adierazten diren xedeekin, EROSKIren fitxategian sar daitezen: (i) Titularrak Cluben alta hartzean ematen duen edo sartzea baimentzen duen harremanetarako edozein datu (ii) TRAVEL CLUBaren zenbakia(k) (iii) EROSKI, S.COOP.-ekin izandako harreman komertzial eta sozietariotik sortutako datuak (hau da, “sozio kontsumitzaile” izaerarekin erlazionatutakoak), (iv) EROSKI eta Titularra parte diren prozesu informatikoetatik sortutakoak (cookieak, nabigazio ohiturak edo Sitearen erabilera), baita EROSKIk legez lortutakoetatik ondorioz atera ditzakeen datuak, besteak beste, erreferentziazio geografikotik lortutakoak. Era berean, EROSKIko establezimenduetan (baina ez gainerako Travel Club Babesleetan) txartela erabiltzetik sortutako datuetarako sarbidea izango du EROSKIk. Datu horiek guztiak erabiliko dira –oro har– EROSKI Dual Programaren zerbitzuak kudeatu eta emateko xedearekin; eta, bereziki, honako xede hauekin: komunikabide elektroniko bidez edo ez informazioa edo/eta publizitatea bidaltzea, produktuei eta zerbitzuei buruzko eskaintzak, berezkoak edo hirugarrenenak, zeinetan Titularrak interesa izan dezakeen honako sektore hauen gain, non EROSKIK edo Eroski Taldea osatzen duten enpresek beren jarduera lantzen duten (fideltzea, elikadura, etxea, ehungintza, aseguruak, maileguak, optikak, higiezinak, telekomunikazioak, teknologia, informatika, kontsumoa, kirola, aisia, astialdia, turismoa, estetika, lurringintza, ordainbideak eta bitxigintza), eta Programaren arabera edo/eta Tituluarraren profila kontuan hartuz, hainbat promoziotan parte hartzea eskaintzea, baita TRAVEL CLUB puntuak batzea ere.-

(B) Titularrak bazkide kontsumitzaile maila badu helbidea izateagatik Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Erkidegoetan, harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko asmoz, EROSKIk aurreko paragrafoan aipatutako datuak sartuko ditu fitxategi berri batean, eragin horretarako erregistratua, 10.5 (B) paragrafo honetako xede eta tratamendu berekin. Fitxategi berri hori 10.3 puntuan seinalatutakoen gehigarria da.

(C) Zerbitzua eraginkorra izan dadin, EROSKIk e-mail marketinga eta marketing zuzeneko ekintzak egin ahal izango ditu; profilak landu, EROSKI erantzulea den beste fitxategi batzuetan zure datuei buruzko segmentazioak edo/eta gurutzaketak egin, legean ezarritako muga eta bermeekin.

10.6. Travel Club Programaren Babesleak eta Eroski Taldeko enpresak: EROSKI taldeko enpresak Travel Club programan sartzen badira Babesle gisa, enpresa horietan EROSKI-TRAVEL CLUB Dual Txartelaren erabileraren ondorioz sortutako datuak (10.5 puntuan deskribatzen direnak barne), EROSKI arduradun den fitxategian sartuko dira, eta aipatu 10.5 puntuan azaldu diren termino beretan tratatuko dira.

10.7. TRAVEL CLUBEN ERANTZUKIZUNPEKO FITXATEGIA. Gaur egun dagoen edo etorkizunean egongo den zeinahi Dual Programan alta hartzeak, aldi berean, Travel Club programan alta hartzea esan nahi du. Datuen tratamendua, helburu espezifikoak eta Titularrek eskubideen erabileraz egiten duten erregulazioa BO-TCetan arautzen da, BO-ERK hauetan erantsi direnak eta modu bateratuan onartzen direnak.

10.8. Izen emateko kitek berehala erabiltzeko prest dauden Txartelak dituzte. Hala ere, txartelaren erabileraren artean eta EROSKIk edo TRAVEL CLUBek behar bezala onartutako izen emate inprimakia jaso arteko epean, Titularra TRAVEL CLUB abantailak eta puntuak metatzen joan ahal izango da, baina euroak eta puntuak ez dira eraginkorrak izango, eta ez dira ere trukatuko EROSKik edo TRAVEL CLUBek txartelari dagokion inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta jaso arte edo Titularrak beharrezko informazioa egiaztatu arte, EROSKI Clubek une oro baimentzen duen “web” orriaren bitartez. Nolanahi ere, txartelaren erabilerak edo saldoa eta puntuak edozein bidetatik lortzeak esan nahi du, era berean, honako Baldintza Orokor hauek onartzen direla. Alta elektronikoa honako Baldintza Orokor hauek eraentzen dute, eta erabiltzaileak EROSKI Cluben alta eskatzean berariaz onartuko dituen Baldintza Partikularrek arautzen dute; eskuragarri egongo dira webgunean: www.eroski.es/eroskiclub edo EROSKIClub aplikatibo mugikorraren bitartez.

TRAVEL CLUB PROGRAMAREN BALDINTZA OROKORRAK.

2014 BERTSIOA

1. Xedea

1.1. Baldintza Orokor hauek (BO) AIR MILES ESPAÑA, S.A.-ren (“AME”) eta TRAVEL CLUB® PROGRAMAn izena emandako zeinahi norbanako edo norbanako taldeen (“Titularra(k)” edo “Bazkide(ak)”) arteko harremanak arautzen dituzte, kontu zenbaki baten mende (“puntu kontua”) TRAVEL CLUB® PUNTUAK (“puntuak”) lortzeko. Halaber, 2014ko irailetik aurrera, Titularrek Travel Club Dual Programetan parte har dezakete (“Dual Programak”) eta horien bitartez puntuak eskuratu ahal izango dituzte, baita egoki den unean jakinaraziko zaizkien beste abantaila batzuk ere.

1.2. Zerbitzuak ematea: legeak bidaia agentziei gordetzen dizkieten jarduerekin lotutako zerbitzuak “VIAJES AME, S.A.U.”-ren (VAME) bitartez egingo dira, 885 C.I.C.M.A. duena, aurrerago zehazten denaren arabera. Aseguru bitartekaritza zerbitzuak edo aseguru etxe batek saldutako beste produktu batzuk “PROGRAMA TRAVEL CLUB AGENCIA DE SEGUROS EXCLUSIVA, S.L.U.”-ren (PTCASE) bitartez egingo dira. Gainerako Zerbitzuak zuzenean emango ditu AMEk.

2. Puntuak

2.1. Puntuak AMEk emandako sariak dira, eta hark baimendutako pertsonek (AMEren “Babesleak”, une oro behar bezala identifikatuta egongo direnak) emango dituzte Programa sustatzeko (Dual Programen bitartez ere egingo den promozioa), AMEk onartutako promozio baten barnean, eta Espainian eta Andorran Babesleen ondasun eta zerbitzu jakin batzuk erosteagatik edo kontsumitzeagatik egindako ordainketaren ondorioz esleituko dira; eragin horietarako TITULARREK beren TRAVEL CLUB® TXARTELA(k) (“Txartel(ak)”, 4. klausulan zehazten denaren arabera) aurkeztuko dituzte Babesleek kudeatutako establezimenduetan. Ez da beharrezkoa izango Txartela fisikoki aurkeztea ondasun eta zerbitzuen beste eskuratze eta ordainketa edo kontsumo modalitate batzuk erabiliz gero, besteak beste, kontagailuek neurtutako kontsumoak, urrunetik edo bitarteko elektroniko bidez eginikoak, AMEk edo/eta Programan Babesle gisa jarduten duten finantza erakundeek jaulkitako banku txartelak edo beste antzeko bitarteko batzuez eginikoak. Kasu horietan, puntuak automatikoki esleituko dira dagokion faktura ordaindu bezain laster.

2.2. Puntuek honako BO hauetan ezarritako eskubideak erabiltzeko ahalmena soilik emango dute, behin TITULARRAREN kontuan abonatzen direnean 4.1. atalaren arabera. AMEk aldian behin bidaliko dizkie TITULARREI haien puntuen saldoa duten laburpenak edo Programarekin zerikusia duten beste jakinarazpen batzuk, baina TITULARRAK hilabetetik gorako epean ez badu erabilerarik izaten, AMEk eskubidea izango du aldian behingo promoziozko jakinarazpenak eten edo bidalketa atzeratzeko.

2.3. Puntu guztiak honako BO hauen arabera jaulki eta eman, eta gorde egin behar dira. Programaren barruan duten beren promozioaren parte gisa, eta AMErekin adostu ondoren, Babesleek beraien baldintzak ere ezar ditzakete (Baldintza Partikularrak), beren bezeroei aplikatuko dizkietenak (baina BO hauek nagusituko dira desadostasun edo inkongruentzia kasuan). Une oro indarrean dauden BO eta Partikularrak edozein TITULARREN esku egongo dira Programaren webgunean. Aurrekoa, Dual Programetako BOen edukiaren kalterik gabe, BOtzat hartuko direnak eta honako hauei lotuta joango direnak beti.

2.4. TITULARREK erosketa sinestamenduak gorde beharko dituzte, puntuei dagozkien eskubidearekin lotutako gatazkaren bat sortuko balitz. Ez da puntuen atzeraeraginezko ezein abonurik egingo, AMEren Babesleen eskaintza batek berariaz baimentzen ez badu behintzat, 4.1.b) atalean aurreikusitako titularrik gabeko kontua batean izan ezik.

2.5. Kontu bateko Travel Club puntuek balioa galduko dute 12 hilabeteko edo gehiagoko epean mugimendurik izan ez badu (Kontu jardueragabea), TITULARRARI jakinarazi ondoren gutxienez bi (2) hilabeteko aurrerapenarekin. Kasu horretan, AMEk gehienezko epe bat finkatuko du TITULARRAK, behar denean, bere puntuak trukatu ahal izateko produktuen edo zerbitzuen truke, edo haien truke balioagatik, 3. BOn finkatutako baldintzetan. AMEk jarraituko du Titularraren datu pertsonalak tratatzen, honako BO hauetan zehaztutako terminoetan. Jarduerarik gabeko beste 48 hilabeteko epe bat igaro ondoren, AMEk kontuari baja emateko eskubidea izango du.

2.6 Titularrak onartu egiten du bere datuak honako BO hauetan eta legeek zehaztutako terminoetan tratatzea, AMErekin duen harremana amaitu ondoren ere bai. Travel Club Programan baja hartzeak Titularrak parte hartzen duen Dual Programan(etan) baja hartzea dakar, nahiz eta Dual Programa bateko bajak ez dakarren Travel Clubeko baja.

3. Titularren eskubideak

3.1. TITULARREK ahalmena dute, kasu bakoitzean, Programaren babespean eskain dakizkiekeen abantailez gozatzeko, baita puntuak honako hauengatik trukatzeko ere:

a) oro har, aisia, astialdia, elektronika edo AMEk trukerako bere jakinarazpenetan sartzen dituen beste kategoria batzuekin erlazionatutako zerbitzuak edo produktuengatik, eta eskuragarri egongo direnak TITULARREK eskatzen dituztenean (“Zerbitzuak”), baita eragin hauetarako enpresa parte hartzaileek eskain ditzaketen deskontuak ere, AMEk ezarritako mugekin; edo b) 0,0012 €-ko esku dirutan eginiko trukearen balioa bakoitzarengatik, betiere haien balio osoa, gutxienez, euro batekoa bada.

3.2. AMEk aldian behin argitaratuko duen jakinarazpenak zehaztuko ditu (7. klausularen arabera) Zerbitzuak eta haiek trukatzeko eskatzen diren puntu kopurua, baita –behar denean– beharrezkoa den diru kopurua. Puntuak edozein zerbitzurengatik trukatzeko baldintza nagusia izango da Hornitzaileek Zerbitzuak eskuragarri izatea. Hala ere, AME ahalegindu egingo da, eskura dituen aukeren artean, erabilgarri ez dauden Zerbitzuen ordez antzeko baldintzak eta ezaugarriak dituztenak eta eskuratzeko orduan AMErentzat kostu antzekoa dutenak eskaintzen.

3.3. Kontuan dituen Puntuen saldoarekin ados ez dagoen TITULARRAK bere desadostasuna jakinarazi beharko dio AMEri gehienez 60 egun naturaleko epean, dagokion jakinarazpena jasotzen duenetik edo edozein kanaletatik bere saldoa kontsulta egiten duenetik zenbatuak. Epe hori igaro ondoren, puntuen kontuan islatzen den saldoa zuzentzat joko da, akats material baten erruz behar ez bezala abonatu ahal izan diren puntu soberakinen kasuan izan ezik, dagokion faktura ordaindu ez denean, erosketak itzuli direnean edo justifikatuta dagoen beste arrazoiren bat izanez gero. Soberakin hori TITULARRAREN aldekoa izango da, jakinarazpena edo kontsulta egin den egunetik aurrera igarotako 12 hilabeteko epean AMEk ez balu beharrezkoa dena zuzenduko.

4. Izen ematea

4.1. (a) Puntuak trukatzeko ahalmena izan aurretik, TITULARREK AMEn izena emanda egon beharko dute. Horretarako, etorkizuneko TITULARREK beren txartela eskuratu edo jasoko dute, eta hari erregistro zenbaki bat esleituko zaio. Erregistro zenbaki hori aipatu beharko dute TITULARREK AMErekin izaten duten komunikazio orotan. Bezero bakoitza puntu kontu bakarraren titularra izango da, nahiz eta hainbat Txartel (Travel Club edo dualak) erabili ahal izango dituen hark parte hartzen duen Dual Programa kopuruaren arabera. Txartel guztiak bateragarriak dira, eta berdin erabil daitezke Programaren Babesle guztietan.

Honako BO hauek indarrean sartzen diren datatik aurrera, edozein Dual Programan alta hartzeak Titularrari emango dio Travel Club bazkide maila eragin guztietarako, aipatu Txartelek ezartzen dituzten BOen eta sortzen dituzten eskubide eta betebeharren kalterik gabe.

Jadanik Travel Clubeko Titular maila duen Titular batek Dual Programa batean alta hartzeak kontu berean elkartuko ditu Txartelak eta puntuak.

Edozein Txartel erabiltzeak (Travel Club edo Dual) Travel Clubaren BOak onartzea dakar, eta Dual Txartel bat erabiltzeak Txartel horri dagokion Dual Programako BOak onartzea dakar.

4.1. (b) AURREZ AKTIBATUTAKO TXARTELEN BITARTEKO ALTA. Txartelaren bidalketa sistema edo/eta baldintza zehatzek kontrakoa adierazten ez badute, Programaren Txartela eskuratu edo jaso eta sei hilabeteko gehienezko epean, Programan TITULAR gisa izena eman nahi duten pertsonek AMEk eragin horretarako hautatzen duen inprimakia bete, sinatu eta bidali beharko dute AMEra, eta horrek BO hauek onartzea ekarriko du. AMEk inprimakia jasotzean, TITULAR maila eskuratuko dute, eta puntu kontu bat esleituko zaie. 4.1.d) atalean xedatutakoa izan ezik, txartela jaso eta AMEk aipatu inprimakia jaso bitarteko epean, Programako txartela dutenek puntuak metatzen joateko aukera izango dute, titular gabeko kontu batean abonatuko direnak, nahiz eta puntuak ez diren eraginkorrak izango eta ezin izango diren trukatu AMEk txartelari dagokion inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta jasotzen duen arte edo TITULARRAK une bakoitzean TRAVEL CLUB®-k baimentzen duen webgunearen bitartez beharrezko informazioa egiaztatzen duen arte. Nolanahi ere, txartela erabiltzeak edo zeinahi bitartekotik puntuak eskuratzeak honako BO hauek onartzen direla esan nahi du. Adierazitako sei hilabeteko epea amaitu ondoren, AMEk txartel baten bidez lortutako puntuak baliogabetu ditzake txartel horren datuak ez bazaizkio AMEri behar bezala helarazi. AME ez da titular gabeko kontuei dagozkien puntuen erabileraren edo helburuaren erantzulea izango. AMEk Programan gaikako beste izen emateko modu batzuk prestatu ahal izango ditu, eta horretarako TITULARRARI jakinaraziko dio une bakoitzean bete beharreko eragikera zein den eta, nolanahi ere, haren esku jarriko ditu BOak, TITULARRAK haiek onartu aurretik.

4.1. (c) ALTA TELEFONIKOA. Programan telefono bidez alta hartu ahal izateko TITULARRAK bitarteko horren bidez AMEri eman beharko dizkio izen emate inprimakia bidali ahal izateko helbidearen datuak. Baldintza Orokorrak onartzen dituen arte, TITULARRAK baimena ematen dio AMEri datu pertsonalak tratatzeko, dagokion Travel Club txartela egin eta esleitu ahal izateko, eta hautatzen duen helbidera bidali ahal izateko. Bidaliko zaizkion agiriak izango dira, gutxienez: Baldintza Orokorrak, Txartela eta aurretik aipatutako inprimakia. Behin agiri horiek jaso ondoren, TITULARRAK 4.1(b) atalean adierazitako betebehar berberak hartzen ditu bere gain. Alta elektronikoa gure webgunearen Baldintza Orokorretan arautzen da: www.travelclub.es.

4.1. (d) Banku txartelen erabileraren bitartez puntuak eskuratu ahal izateko, kontagailu edo antzeko bitarteko batek neurtutako zerbitzuen kontsumoagatik (adibidez, gas, argi edo telefonia zerbitzua, Txartela fisikoki aurkeztea eskatzen ez dutenak) edo urrunetik kontratatutako produktuak edo zerbitzuak eskuratzeagatik, eta Programaren Babesleek eskaintzen dituztenak, ezinbesteko baldintza izango da AMEk TITULARRAK behar bezala sinatutako izen emate inprimakia jasotzea; titularra den abonatu kontratuaren zenbakia adieraziko da bertan, zeinaren bidez puntuak lortu nahi dituen, betiere, gainera, Babesleek zuzenean faktura egiten dien TITULARRAK (bezeroak) baldin badira.

4.2. Txartela egindako erosketen truke puntuak lortzeko bitartekoa da, eta, era berean, beste eskaintza eta abantaila batzuk jasotzen laguntzen du. AMEk zehazten dituen salmenta lekuetan Travel Club txartela fisikoki aurkeztea jadanik lortutako puntuak zuzenean trukatzeko bidea izan daiteke, AMEk une egokian jakinaraziko duen eragikeraren arabera. Txartela AMEren jabegoa da, eta TITULARRA soilik izango da haren erabiltzailea BOen arabera; TITULARRAK modu egokian zaindu beharko du, eta ematea hitzartu duen erabilera zuzenaren erantzulea izango da.

4.3. TITULAR gisa izena eman dezakete zeinahi herritartasun duten eta adinez nagusiak diren pertsona fisikoak, bizilekua Espainian edo Andorran dutenak. TITULARRAK AMEri eska dakioke txartel gehigarriak jaulkitzeko, bere kontura elkartuak, familiako kideentzat edo beste pertsona batzuentzat, gehienez bederatzi ale. Programako txartelek iraupen mugagabea dute, AMEk txartel berriak jaulki edo honako BO hauek aldatzea erabakitzen ez badu behintzat; une egokian jakinaraziko die hori Titularrei, 7.2 atalean xedatutakoaren arabera.

4.4. TITULARRAK TRAVEL CLUB txartel bakoitza jaulkitzeak duen kostua onartzen du; euro bateko kostua izango du, eta kostu hori aldatu ahal izango da 7.2 klausularen arabera.

4.5. Titularrak baimena ematen du AMEri ematen dion zeinahi datu (baita lortutako edo/eta edozein modutan trukatutako puntuei buruzko, edo/eta Babesle bakoitzean egindako kontsumoei buruzko informazioa barne, zeinei berariaz baimena ematen dien AMEri informazio hori jakinarazteko) AMEk Datuen Babeserako Espainiar Agentzian behar bezala erregistratua duen fitxategian sar ditzan; haren gain TITULARREK sarrera, zuzentze, ezeztatze eta aurka egite eskubideak erabili ahal izango dituzte, AMEri idatzi bat zuzenduta (Av. Bruselas, 20, 28108-Alcobendas, Madrid). Titularrak ere baimena ematen dio AMEri fitxategian honako hauek sartzeko: (i) publikoarentzat eskuragarri dauden iturrietatik lortutako datuak, (ii) AMEk legez lortutako datuetatik ondorioz atera ditzakeen datuak (ondorioztatutako datuak zuzenean lotuta egongo dira beti honako klausula honetan zehaztutako legezko xedeekin); besteak beste, erreferentzia geografikoa dutenak, eta (iii) TITULARRAK AMEk sare sozialetan egiten dituen orri, lotura edo promozioetan egiten dituen jardueretatik sortzen diren datuak. Fitxategiaren xedea Travel Club Programaren behar bezalako kudeaketa da, eta ezinbestean dakar publizitate, marketing, merkatu edo/eta erosketa azterketak egitea eta bere datuetatik erosketa ohituren analisia egitea edo/eta bere datuak gurutzatzea Babesle baten edo/eta 1.2 atalean aipatzen diren AMEren filialen erantzukizuna diren beste fitxategi batzuekin; beste xede bat da Travel Club programaren barruan Dual Programak sortzea haren osagarri gisa, baita AMEren jarduerak aipatu Dual Programa horiekin lotzea; aurreko guztiak “Jarduerak” izango dira, eta Programaren baitan egin beharko dira produktuak edo zerbitzuak eskaini ahal izateko, zeinen eskuratzea edo kontratazioa Travel Club abantailak eta puntuak edo haien trukea eskuratzearekin lotuta dagoen. Baimena ematen ez bada, AMEk ezingo dio alta eman TITULARRARI Programan. AMEk Programari buruzko zeinahi informazioa bidali ahal izango dio datu basean agertzen diren bai posta helbidera nola helbide elektronikora. TITULARRAK baimena ematen dio berariaz AMEri Jarduerak zeinahi bitartekoz egin ditzan, baita elektronikoa ere, eta aipatu informazioa zeinahi bitartekoren bitartez bidal dezan, posta elektronikoa, telefono mugikorra, telefono finkoa eta antzekoa edo baliokidea den beste edozein bitarteko elektroniko barne. Era berean, 4.5 ataleko datuak VAMEk eta PTCASEk ezagutu ahal izango dituzte; bi erakundeek helbide soziala Av. Bruselas, 20, 28108-Alcobendas, Madrid-en dute, non SZEA eskubideak erabili ahal izango dituzten. VAMEren kasuan, VAMEK bidaia erreserbak eta TITULARRAK eskatzen dituen gainerako produktu turistiko eta aisia alorrekoak kudeatu ahal ditzan soilik. PTCASEren kasuan, berriz, hark, aseguru bitartekari gisa, bere jarduera burutu ahal dezan eta, ondorioz eta mugarik gabe, aseguru erakunde batek komertzializatu dezakeen edozein aseguru edo produktu eskain dezan, puntuen pizgarriekin.

Programan eginiko alta Travel Club DUAL txartel baten bitartez egiten bada, TITULARRAK baimena ematen du emandako datuak eta Dual Babeslean dituen kontsumo datuak aipatu Dual Babeslearen fitxategian sartzeko; fitxategiaren gain TITULARREK sarbide, zuzentze, ezeztatze eta aurka egite eskubideak erabili ahal izango dituzte Dual Babeslearen BOen arabera, non legean aurreikusitako xede esplizituak agertuko diren.

AMEk edo edozein Dual Babeslek eskatutako zeinahi baimen edo onespen egintzat hartuko da betiere legeak datu mota bakoitzerako ezartzen dituen betebeharren arabera.

TITULARRAK onartu egiten du AMEk edo haren Dual Babesleek erabil ditzaketen aurrez inprimatutako edo elektronikoki inprimatutako sinaduraren erabilera eta balioduntasuna; eskuz idatzitako sinaduraren ordez erabili ahal izango da, eta, aldeen artean, legeak eskuz idatzitako sinadurari ematen dizkion legezko eta frogazko ondorio berak sortuko ditu. Era berean, Titularrak baimena ematen du eta onartu egiten du AMEk eta haren Dual Babesleek edozein kontratu edo hitzarmen zaindu eta artxibatzea, bitarteko elektroniko edo telematikoak erabiliz, bereziki eskaneatzea; aldeek hitzartu egingo dute Programan horrela gordetzen den agiriak eskuz idatzitakoak dituen ondorio berberak izango dituela.

TITULARREK AMEri eta haren filialei (VAME eta PTCASE) baimena ematen diete TITULARRAREN ARRETARENTZAKO ZERBITZUArekin izaten dituzten elkarrizketen grabazioak egiteko, TITULARREK eta AMEk, VAMEk edo PTCASEk sistema bat izan dezaten egindako eskaera eta AMEk, VAMEk edo PTCASEk emandako erantzuna egiaztatzeko, baita haren balizko erabilera ere froga bitarteko gisa beharrezko litzatekeen lekuan. AMEk beretzat gordetzen du kontratu harremana iraungitzeko eta TITULARRARI Programan baja emateko ahalmena (egoki denean jakinaraziko zaion baja), TITULARRAK 4.5 atalean azaldu den moduan datuak tratatzeko AMEri emandako baimena baliogabetzea erabakiko balu.

4.6. TITULARRAK baimena ematen dio AMEri bera bezeroa den Babesleei posta harremanetarako datuak jakinarazteko, dedukzioetatik ateratako errolda datuak (errolda sekzioa, udal barrutia eta INE kodea), jaiotza datua, sexua, NAN edo antzeko dokumentu identifikatzailea, telefonoa, helbide elektronikoa, Travel Clubeko alta data, hizkuntza, Travel Club zenbakia, Babesle lagapen hartzailean erabilitako Dual Txartelarenak barne, kontuko puntuen asteko saldoa eta Babeslearen bezero gisa Travel Cluben izandako parte hartzetik sortutako datuak, hark zuzenean Titularrarengana jo dezan produktuei, zerbitzuei edo promozio bereziei buruzko informazio pertsonalizatua eskaintzeko –betiere aipatu informazio hori zuzenean lotuta badago Travel Club Programarekin– TITULARRA bezeroa den Babeslearen erantzukizuna diren beste fitxategi batzuekin bere datuen edo/eta bere datuen gurutzaketaren gain eginiko merkatu eta erosketa profiletan (erosketa ohituren analisia) oinarritutako publizitate edo marketing jardueren bitartez. Gainera, Babesle batek AMEri jakinarazi ahal izango dizkio Travel Club txartel zenbakiak, AMEk informazio hori erabil dezan Babesleak hautatu dituen eskaintzen edo promozioen Titular hartzaileak identifikatzeko eta AMEk dena delako promozioa bidaltzeko (haren datu basean oinarrituta); promozioa lotuta egongo da ezinbestean Titularrak AMErekin duen harremanean onartutako xede zehatz eta legezkoekin; informazio hori eman ahal izateko, eta TITULARRA DBLOren 11. artikuluan ezarritako bermeez hornitzeko, Babesleak fitxategi bat bidaliko dio AMEri, eta hartan Babesleak hautatu dituen Titularrak sartuko dira, eta fitxategi hori AMEren datu basearen parte izatera pasatuko da. AMEk gurutzaketatik sortzen den azken fitxategia birbidali ahal izango dio aipatu Babesleari, hark ekintza bidali zaion publikoa ezagutu ahal dezan eta, behar denean, egokitzen zaizkien puntuak esleitzeko, eginiko promozioa edo eskaintza betetzeagatik. AMEk bere datuak jakinaraziko balizkie Babesle horiei, AMEk TITULARRARI jakinaraziko dizkio aldez aurretik: lagapenaren xedea, lagapen hartzailearen nortasuna eta zein modutan eta lekutan erabili ahal izango dituen bere eskubideak haren aurrean, baita lagapen horri aurka egiteko aukera ere. TITULARRAK etorkizuneko edozein lagapenaren aurka dagoela adierazi nahi izanez gero, idatziz jakinarazi diezaioke jadanik 4.5 atalean adierazitako helbidera. Babesleak publizitate jakinarazpenak bidaliko ditu bitarteko elektronikoak erabiliz, TITULARRAK hala eskatu edo berariaz baimendu duenean.

5. Erreserbak eta puntuak trukatzea

Bai erreserbak nola zerbitzuen erreserba eskariak AMEren Erreserba Baldintzen arabera egingo dira (BO hauen osagarriak izango dira, eta haiek gailendu egingo dira –Erreserba gaietan– desadostasun kasuan), baita erreserba edo truke eskaera egiten den unean aplikagarriak diren baldintzen arabera, hain zuzen, Hornitzaileek ezarritakoak; horren guztiaren berri emango zaie TITULARREI aldian behin, kontuan hartuz 2.2. atalaren azken tartekia. “Hornitzaile” terminoak aire lineak, tour operatzaileak, hotelak, auto alokatze konpainiak, beste ostatu eta aisi eta astialdi hornitzaile batzuk, trukea eskain dezaketen produktuen beste hornitzaile batzuk edo TITULARREN eskura jarritako zerbitzuak eta produktuak eskaini, antolatu, hornitu, eman edo burutzen dituzten beste hirugarren batzuk.

6. AMEren erantzukizunaren salbuespenak eta mugak

6.1. Zerbitzuak eskura jartzeari, edozein zerbitzuri buruzko deskontuen eskaintzari, txartelen edo/eta beste bidaia eta salmenta agiri batzuen jaulkipenari eta hirugarrenen ondasun edo/eta zerbitzuen salmenta, promozio eta ondasunei dagokienez, AMEk agente gisa jarduten du soilik dagokion Hornitzailearentzat.

6.2. Legean xedatutakoaren eta Erreserba Baldintzetan ezarritakoaren arabera, eta hurrengo 6.3 atalean ezarritakoaren kalterik gabe, AME izango da Zerbitzuei (edo haietako zati batzuei) dagokienez edozein ez-betetzetik sortutako kalte-galeren arduraduna, soilik kalte-galera horiek jarduera erruzko edo dolozkoen ondorioz sortu diren neurrian.

6.3. Legeak xedatutakoa edo Erreserba Baldintzetan ezarritakoa izan ezik, AME erantzulea denean, aipatu erantzukizuna honako alderdi hauetara mugatuko da:

a) TITULARRAK AMEri, behar denean, ordaindutako esku dirua Zerbitzuen truke; b) Titularrak dagozkion zerbitzuengatik trukatutako puntuak itzultzea, edo TITULARRAK hala eskatuz gero, trukatu diren puntuei aplikagarriak zaizkien esku diruko trukearen balioa, aurreko 3.1.b) atalean aurreikusitako baldintzetan.

AME ez da ezein kasutan izango TITULARRAK jasan ditzakeen lortu gabeko irabazien eta beste edozein ondoriozko edo zeharkako kalteen erantzulea.

6.4. AME ez da izango Babesleek eta Hornitzaileek zuzenean burututako jardueren erantzulea.

7. Aldaketak

7.1. Edozein jakinarazpen editatzeko orduan eskuragarri dauden zerbitzuak aipatu jakinarazpenean ezarrita geldituko dira, baina AMEk eta Hornitzaileek zerbitzuak edo beste eskaintza edo truke planteamendu batzuk erretiratzeko, aldatzeko edo zabaltzeko eskubidea gordetzen dute haientzat, edozein unetan, edo haiei edo puntuei dagokienez zeinahi baldintza edo murrizte ezartzeko eskubidea, baita edozein zerbitzuren trukerako beharrezkoak diren puntu kopurua handitu edo murrizteko ere; hori guztia TITULARREI jakinaraziko zaie editatzen den hurrengo jakinarazpenean. Hala ere, TITULARREK Zerbitzuen unean uneko erabilgarritasuna egiaztatu ahal izango dute TITULARRARENTZAKO ARRETA ZERBITZURA dei eginez edo beste prozedura telematiko batzuk erabiliz, besteak beste, www.travelclub.es webgunea edo AMEk etorkizunean ezar dezakeen beste edozein. Nolanahi ere, AME ahalegindu egingo da, eskura dituen aukeren artean, erabilgarri ez dauden Zerbitzuen ordez antzeko baldintzak eta ezaugarriak dituztenak eta eskuratzeko orduan AMErentzat kostu antzekoa dutenak eskaintzen.

7.2. AMEk honako Baldintza hauek, Erreserba Baldintzak, www.travelclub.es webgunearen Erabilera Baldintzak aldatu ahal izango ditu, eta aseguruen bitartekaritzari aplikagarriak zaizkion baldintza zehatzak ezarri eta aldatu eta, oro har, beste edozein, TITULARREK eskuratutako eskubideak errespetatuz, TITULARRARI aldez aurreko komunikazio pertsonal eta idatziaren bitartez, aldaketak ondorioak izan behar dituen data baino hilabetetik beherakoa ez den aurrerapenarekin. Epe hori igaroz gero TITULARRAK AMERi bere ukoa jakinarazi gabe, Baldintza berriak onartu direla joko da. Nolanahi ere, Baldintzen edozein aldaketaren ondoren zeinahi bitartekoz edozein Txartel erabili edo Puntuak eskuratu badira, era berean, haien edukia onartu dela joko da.

8. Titulartasuna, erabilera desegokia eta arriskuak

8.1. Puntuen erabileratik sortutako ondorioak TITULARRAREN kontu izango dira, haren kontuan abonatu bezain pronto. AME ez da baimendu gabeko edo iruzurrezko trukeen erantzulea izango, zabarkeria larri edo doloa ez badago behintzat. TITULARRAK berehala jakinaraziko dio AMEri Txartela galdu edo lapurtu izana, egoki balitz, hura baliogabetu eta berria jaulkitzeko; kostua TITULARRAK hartu beharko du bere gain. AMEri berehala ez jakinarazteak AME erabat salbuetsiko du erantzukizunetik. TITULARRAK, gainera, Txartelaren ustezko edozein hondatzeren berri emango du, AMEk berri bat jaulki ahal izan dezan, aipatu diren kostu baldintzetan.

8.2. Puntuak pertsonalak eta besterenezinak izango dira, hurrengo atalean xedatutakoa izan ezik.

8.3. Puntuen zeinahi iruzurrezko erabilera edo edozein Baldintza Orokor edo Partikularren kontrakoa gertatuz gero, TITULARRAK ez dituela Baldintzak bete joko da. Kasu horietan, AMEk beretzat gordetzen du puntuak ez trukatzeko eskubidea. AMEk berehalakoan baliogabetu dezake ere tartean dauden pertsona guztien TITULAR maila, haren izenean edo kontura eginiko edozein erreserba edo truke baztertu edo/baliogabetu, haren kontuan dauden edo eman zaion edozein puntu baliogabetu, eta jaulki zaion edozein txartel itzultzeko eskatu. Aurreko kasuetan, AMEk, bere ekimenez edo edozein Babesle edo Hornitzaileren ekimenez, puntuen kontuaren kautelazko blokeatzea erabaki dezake, kautelazko blokeatze hori eskatzen duenaren erantzukizun pean. TITULARRAK hautatutako produktuak edo zerbitzuak diru kopuru baten ordainketa balekar, puntuez gain, eta, ordaintzeko unea iristean, TITULARRAK aldez aurretik onartutako kopurua ordaintzeari uko egingo balio, TITULARRAK pertsonalki erantzungo du AMEri edo Hornitzaileari eginiko kalte-galerengatik. Puntu horien edozein truke, edozein erreserba turistiko edo produktu onartzeagatik izan, ez da AMEk duen ezein eskubideren uko gisa interpretatuko.

9. Puntuen erabilera

TITULAR baten kontu pertsonalean abonatutako puntuak TITULARRAK bakarrik truka ditzake Erreserba Baldintzen arabera. Puntuak TITULARRAREN beraren alde trukatu ahal izango dira, haren familiako kideen alde edo TITULARRAK Zerbitzuez gozatzeko lagun hautatzen duen beste edozein pertsonaren alde.

10. Indarraldia eta amaiera

10.1. Programaren indarraldia mugagabea izango da, baina AMEk edozein unetan amaiaraz dezake, TITULARREI, gutxienez, hamabi (12) hilabeteko aurrerapenez jakinarazi ondoren. Kasu horretan, AMEk gehienezko epe bat finkatuko du, eta epe horretan TITULARREK beren puntuak aldatu ditzakete, zerbitzuengatik edo haien truke balioagatik, aldez aurretik finkatutako baldintzetan. Behin jakinarazpenean ezarritako epea amaitu ondoren, TITULARRAK puntuak zerbitzuengatik trukatzeko dituen eskubideak amaituko dira.

10.2. AMEk amaitutzat eman ahal izango du, edozein unetan eta berehalako eraginez, edozein TITULARREK Programan duen parte hartzea, idatziz eginiko jakinarazpen baten bitartez, TITULARRAK edozein BO betetzen ez duenean, baita haietan berariaz aurreikusitako gainerako kasuetan ere. Kasu horietan guztietan, 8.3 atalean xedatutakoaren kalterik gabe, 10.1 atalean aurreikusitakoa aplikatuko da. Era berean, AMEk Programaren Baldintzen aurretik edozein ez-betetze egin duen edo/eta edozein motatako kalte-galera egin dituen pertsona bat Programan sartzeari uko egin diezaioke.

10.3. Edozein TITULARREK Programan baja har dezake edozein unetan, idatziz AMEri jakinarazi ondoren, eta hark duen edo bere kontuarekin elkartutako TRAVEL CLUB programarena den edo harekin elkartuta dagoen edozein Txartel itzuli beharko du. AMEk ahalmena izango du haren alde agertzen diren puntu guztiak baliogabetzeko, TITULARRAK ez badu berariaz adierazten hurrengo jakinarazpenean haiek erabiltzeko borondatea. Hala egingo balu, sei (6) hilabete izango ditu gehienez horretarako, agiri honetan aurreikusten diren erabilera arauekin bat eginik.

11. Titularrentzako zerbitzua

AMEk TITULARRARENTZAKO EDO BAZKIDEARENTZAKO ARRETA ZENTRO batean telefono zerbitzu bat izango du Programari buruzko edozein zalantza argitzeko –besteak beste- TITULARRAREN saldoari buruzko zalantzak. Era berean, beste edozein jakinarazpen mota erabilgarri izango du TITUARREI eskaintzeko; bereziki, TITULARRAK baimena ematen du AME berarekin harremanetan jartzeko giza esku hartzerik ez duten telefono zerbitzu automatikoen bitartez. Edozein kexa edo iradokizun duen edozein TITULARREK idatziz jo dezake AMEren TITULARRARENTZAKO ARRETA ZERBITZUAREN arduradunarengana.

12. Zerga erantzukizuna

Programari edo TRAVEL CLUB txartelari buruzko zerga erantzukizunik, egonez gero, dagokionak hartu beharko ditu bere gain, ezargarria den legeriaren arabera.

13. Ezargarria den legea

Honako BO hauek espainiar legearen mende egongo dira.

Lege-oharra

EROSKI CLUB-EN BALDINTZA OROKORRAK (BO)

1.

EROSKI SOCIEDAD COOPERATIVAk (aurrerantzean EROSKI) –Travel Club programaren baitan eta haren osagarri gisa– EROSKI Club (aurrerantzean, CLUB) sortu du, EROSKIko bezeroek honako fidelizatze programa honen (aurrerantzean, “Programa”) zerbitzuez goza ahal izan dezaten; hain zuzen ere, bezeroak honako alderdi hauez baliatuko dira: produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa edo/eta eskaintzak jasoko dituzte, harenak edo hirugarrenak, promozioetatik onura atera eta haietan parte hartu ahal izango dute, eta abantaila orokorrez baliatuko dira, bai Travel Club Programarenak (EROSKIk haren Babesle gisa parte hartzen du) nola Dual programa honen (EROSKI-TRAVEL CLUB) abantaila zehatzez, kasu bakoitzean EROSKIk edo TRAVEL CLUBek Programa honen babespean eskain dakizkiekeenak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan, Kantabriako eta Errioxako Autonomia Erkidegoetan dauden EROSKI establezimenduetan Programan sartzea formalizatzen duten bezeroak EROSKIko bazkide kontsumitzaileen kidegoan sartuko dira etenik dauden bazkide gisa, eta behin betiko izaera izango dute haien identitatea egiaztatu eta beharrezko baiespena lortzen dutenean, EROSKIko Artezkaritza Kontseiluaren aldeko erabakia hartzen denean eta kapitalari egin beharreko ekarpen gisa kuota formalizatzen denean 1,20 €-ren truke. Horrela, zerbitzu eta abantaila esklusiboetatik etekina atera, eta parte hartu ahal izango dute, jabe gisa, EROSKIko kontsumo eta erabaki organoetan, baina horrek ez du esan nahiko, ezein kasutan, haren enpresa emaitzetan parte hartzea izango dutenik. Nolanahi ere, EROSKIren “bazkide kontsumitzaile” izaera izateko edo ez izateko erabakia edozein momentutan hartu ahal izango duzu zerorrek, edo ez, eta erabaki hori ez da BO hauetako gainerako abantailen kaltetan izango.

2.

EROSKIren honako Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean, BO-ERK), TRAVEL CLUBen (“Programa”) Baldintza Orokorrekin batera (BO-TC), EROSKIren arteko eta EROSKI Cluben izena emandako edozein bezeroren arteko harremanak arautzen ditu, eta, zehazki, honako Programa honi lotutako abantailak zein modutan lor ditzakeen edozein bezerok. Baldintza Orokor guztiak espainiar legeriaren mende egongo dira.

3.

EROSKIren bezeroak CLUBera atxikitzea eska dezake 18 urtetik gorakoa bada, betiere, herritartasuna gorabehera, Espainian edo Andorran baldin badu bizilekua.

4.

Gure CLUBaren zerbitzuez eta abantailez gozatu ahal izateko, alta hartzeko inprimakia bete behar du, eskaera sinatu (fisikoki edo gure web orriaren bitartez) eta BO-ERK eta BO-TCak onartu. Ulertu egingo da –nolanahi ere- Baldintza hauek onartu egin direla (eta BO-TCak) EROSKIren logotipoa duen CLUBaren txartela erabili baduzu; une horretatik aurrera, zure datu pertsonalak tratatzeko baimena emango duzu, BO-ERK eta BO-TC hauetan aurreikusitakoaren arabera. Travel Club Programaren gainerako Babesleek CLUBaren txartela onartuko dute EROSKIren logotipoa ez duten Travel Club Txartelek dituzten baldintza beretan. Onespena lortzeko formulek indarrean dagoen legeriak kasu bakoitzean aurreikusitakoa errespetatuko dute.

5.

5.1. Eskaera behar bezala bete ondoren (edo, behar denean, BO hauetan adierazten den bezala, aldez aurretik dauden datuak direla berretsi ondoren), EROSKi Clubetik sortutako abantailetatik onura ateratzeko, eransten dizugun txartela erabili beharko duzu, eta horretarako, aldez aurretik, behar denean –zure segurtasunagatik- NAN edo antzekoa erakutsi beharko duzu.

5.2. Dual Programaren txartelek iraupen mugagabea dute, txartel berriak jaulki edo honako BO hauek aldatzea erabakitzen ez bada behintzat; hala balitz –behar denean– Titularrei eta BAZKIDEei une egokian jakinaraziko zaie, BO hauetan xedatutakoaren arabera. EROSKIren Dual Programaren txartelak erabat bateragarriak dira beste Travel Club Txartel (ez dualak) batzuekin, eta, behar denean, aldi berean edo ondoren sor litezkeen beste Programa Dual batzuetako Txartelekin. EROSKIk eta TRAVEL CLUBek Titular berarenak diren Txartel zenbakiak eta motak ezagutu eta koordinatuko dituzte, eta bermatu egingo dute Txartel guztiak Travel Club Txartelaren Babesle guztietan erabili ahal izango direla.

5.3. EROSKIren Dual Programako txartelaren titular gisa txartel gehigarriak eskatu ahal izango ditu era berean, zure kontura elkartuak, zure familiako kideentzat, gehienez, bederatzi txarteleko mugarekin.

5.4. Txartelak EROSKI eta TRAVEL CLUBaren jabetza izango dira, eta ez dira ordainbidetzat hartuko, nahiz eta haiek erabiltzea eska liteke EROSKIko establezimenduetan puntuak edo “saldoa” trukatzeko; ondorioz, txartelak behar bezala zaindu beharko ditu haien jabeak eta EROSKIri itzuliko dizkio hark horrela eskatzen dionean. Txartela galdu edo lapurtuz gero, Titularrak bezeroarentzako arreta punturen batean jakinarazi beharko du. Jakinarazpena ez bada garaiz edo modu egokian egiten, EROSKIk eta TRAVEL CLUBek ez dute erantzukizunik izango zure txartelarekin egin litezkeen puntu trukeen edo/eta deskontuen gain. Txartela berritzearen kostua titularrari egotzi ahal izango zaio, bai kasu horietan nola hura hondatuz gero, BO-TCetan agertzen den prezioan edo EROSKIk edo/eta Travel Clubek behar bezala jakinarazten dizuten prezioan.

5.5. Erabilera eragikera: Txartelak abantaila mekanismo bikoitza sortzen du: batetik, erosketa bakoitzean, bezeroa Travel Puntuak metatuz joango da. Bestetik, gainera, “saldoa” metatu ahal izango du, eta erabili, EROSKI Clubera atxikita dauden eta Eroski marka duten establezimenduetan hurrengo erosketa egiten duenean. Kontsulta ezazu baldintza hauen eta legearen arabera www.eroski.es/tiendasclub helbidean atxikitako zentroen zerrenda. “Saldo” hitzak adierazten du txartelean metatzen diren erosketen deskontuak (sortu dituenentzat EROSKIn trukerako eskuragarri daudenak hark egoki irizten dionean), betiere deskontua aplikatzen den tiketa aplikatu beharreko deskontuaren berbera edo goragokoa bada. Titularraren mugimenduen eta saldoen lehen informazio laburpenean islatuko da, behar denean, bazkide kontsumitzaile gisa egindako kapital ekarpena 1,20 euroren truke.

6.

Bezeroari saldoa sortu dion produktua itzuliko balitz, EROSKI Club txartelaren kontuan zordunduko da (saldoa kenduz) erosketa horrek sortutako tiketaren kopurua. Hori posible ez balitz –orain itzuli den produktuaren erosketaren artean eta haren benetako itzultzearen artean– bezeroak saldoa erabili duelako, titularrak aldea ordaindu beharko du.

7.

Bazkideak Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan telefono zerbitzu bat izango du eskura (902 540 340), baita webgune bat ere, Programari buruz sortzen zaizkion zeinahi zalantza argitzeko eta, besteak beste, BAZKIDEak metatu duen euroen saldoaren berri emateko edo EROSKI, S. COOPen jarduera kontsumerista eta sozietarioekin lotutako beste zeinahi auzi argitzeko. Kexa edo iradokizunen bat duen zeinahi BAZKIDEk idatziz jo ahal izango du EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa Z/G, 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean dagoen BEZEROARENTZAKO ARRETA ZERBITZUAren arduradunarengana.

8.

EROSKIk beretzat gordetzen du honako BO hauek eguneratu edo/eta aldatzeko eskubidea, bi hilabeteko aldez aurreko banakako jakinarazpenarekin. Nolanahi ere, behar bezala jakinarazitako BO hauen zeinahi aldaketaren ondoren edozein bidetatik abantaila komertzialak lortzeak esan nahiko du Titularrak onartu egiten duela haien edukia. Eguneratzeak edo aldatzeak, eginez gero, bazkideak eskuratu ahal izan dituen balizko eskubideak errespetatuko lituzke.

8.1. Programaren indarraldia mugagabea izango da. Hala ere, EROSKIk beretzat gordetzen du egoki irizten dionean hura amaiarazteko eskubidea, betiere aldez aurretik jakinarazten badie titularrei, gutxienez, bi hilabeteko aurrerapenarekin. Horretarako, bezeroekin erabili ohi dituen zeinahi komunikazio kanal erabili ahal izango du. Dual Programa azaldutako baldintzetan amaitzeak edo sozio kontsumitzailearen bajak ez dio titularrari ezein kalte-ordainik izateko eskubidea emango, aldez aurretik eskuratu dituen eskubide komertzial eta sozietarioen kaltetan izan gabe eta, behar denean, trukatu ahal izango direnak BO-ERK eta BO-TG hauetan xedatutakoaren arabera.

8.2. Kasu horretan, Titularrek BO hauetan finkatutako baldintzetan beren abantaila komertzial edo/eta sozietarioez gehienez zer epetan gozatuko duten finkatuko du EROSKIk. Behin 8.1 puntuan aurreikusitako jakinarazpenean ezarritako epea amaitu ondoren, gai honi dagozkion Titularren eskubideak eten egingo dira. Nolanahi ere, paragrafo hau EROSKI Clubek sortutako eta soilik EROSKIn truka daitezkeen abantaila horiei buruzkoa da. Travel Club puntuei dagokienez, OB-TCetan zehaztutakoa beteko da, eta Titularrak bere Travel Club puntuei dagozkien eskubideak izaten jarraituko du.

8.3. Titularrak EROSKI Clubean baja hartu nahi badu edo bazkide kontsumitzailea izateari utzi nahi badio, idatziz jakinarazi beharko du zeinahi arreta puntutan edo EROSKI S. COOP. San Agustin auzoa, s/n- 48230 Elorrio (Bizkaia) helbidean, eta gutun-azalean adieraziko du: Erref. datuak: EROSKI Clubeko baja. EROSKI Clubean baja hartzeak dakar Titularrak, ezinbestean, EROSKIri haren esku dagoen zeinahi txartel itzuli beharra. EROSKIk baja emango dio txartelari. EROSKIk titularrak dituen “saldoak” edo EROSKIk soilik sortutako eta EROSKIn soilik truka daitezkeen beste edozein abantaila komertzial baliogabetzeko ahalmena du, baldin eta BAZKIDEAk ez badu berariaz adierazten haiek erabiltzeko asmoa aipatu jakinarazpenean. Hala egingo balu, gehienez bi hilabeteko epea izango du horretarako, agiri honetan aurreikusten diren arauei jarraiki.

8.4. EROSKI Clubean baja hartu edo bazkide kontsumitzailea izateari uzteak ez dakar Travel Club programan baja hartzea, nahiz eta –nolanahi ere– titularrak eskubidea duen haren baja lortzeko. Travel Club puntuetan metatutako eskubideak TRAVEL CLUBek (AIR MILES ESPAÑA, S.A.) kudeatuko ditu, haren BOen arabera.

9.

9.1. Clubari lotutako txartel, deskontu, eskaintza eta, oro har, edozein promozioren zeinahi Baldintza Orokor edo Partikularren iruzurrezko edo behar ez bezalako edozein erabilera eginez gero, Titularrak BOak bete ez dituela joko da. Ez-betetzerik balego, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek erabaki ahal izango dute kontua kautelaz blokeatzea (argitzen den arte zein baldintzatan egin zen puntuen edo/eta abantailen eskuratzea edo trukea) edo iruzurretan (egiaz burutuak edo saialdian) inplikatutako pertsonen Titular edo Bazkide kontsumitzailearen izaera ezeztatzea. Eragin horietarako, EROSKIk edo/eta TRAVEL CLUBek Titularraren edo/eta bazkide kontsumitzaileari baja emango diote, eta, ondorioz, behin betiko amaitutzat emango dute haren parte hartzea edozein unetan eta berehalako ondorioekin, idatziz eginiko jakinarazpen baten bitartez.

9.2. Hamabi hilabete segidan igarotzen badira zuk Dual Txartela erabili gabe, EROSKIk BO hauetako 5.5. puntuan ezarritako “saldoa” aldez aurretik amortizatzeko eskubidea gordetzen du beretzat. Era berean, TRAVEL CLUBek puntuak amortizatu ahal izango ditu jarduerarik gabeko aldi beraren ondoren, haren BOetan aurreikusten denaren arabera.

Gainera, 48 hilabeteko jarduerarik ezak eskubidea emango die EROSKIri eta TRAVEL CLUBari bazkideari baja emateko eta jarduerarik eza kontsumerista edo/eta sozietario batek, 48 hilabeteko epe berean, EROSKIri emango dio titularra bazkide kontsumitzaile gisa baja emateko eskubidea.

9.3. Era berean, EROSKIk Programaren Baldintzetan aurretiko edozein ez-betetze egin duen zeinahi pertsona Programan sartzearen aurka ager daiteke edo/eta EROSKIri edo/eta TRAVEL CLUBari edozein motatako kalterik egin dion zeinahi pertsona.

10. DATUAK BABESTEKO POLITIKA. JATORRIA, TRATAMENDUA ETA XEDEA

10.1. Edozein abantailetatik onura ateratzeko ahalmena izan aurretik, Titularrak EROSKI Cluben eta TRAVEL CLUB programan izena emanda egon beharko du. Egoki diren BOak onartzea, azaldu den moduan, baimena emango dio EROSKIri eta TRAVEL CLUB programari Titularraren datu pertsonalak erabiltzeko, BOetan aurreikusitako moduan. Bezeroak, era berean, “Bazkide kontsumitzaile” maila eskuratzen badu, bildutako datuak erabiliko dira harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko. Kasu guztietan, Titularrak onartu egiten du EROSKIk eta TRAVEL CLUBak haren datuen erabilera egitea xede komertzialetarako, publizitate jardueretarako eta prospekzio komertziala egiteko komunikabide elektronikoen bitartez.

10.3. EROSKI-TRAVEL CLUB Dual Programaren txartel baten erabiltzaileek (aldez aurretik Travel Club txartel bat bazutenek barne, baita bezero berri gisa sartzen direnek ere) onartu egiten dute haien datuak (aurrerago 10.5 eta 10.7 puntuetan zehazten den moduan) bi datu independenteen fitxategietan sartzea; haien jabeak eta arduradunak izango dira –hurrenez hurren– EROSKI S.COOP eta AIR MILES ESPAÑA, S.A.

10.4. EROSKI Clubeko kide izateak Titularrari utziko dio, beste abantaila batzuen artean, TRAVEL CLUB puntuak gehitzen; EROSKI eta TRAVEL CLUBek EROSKI Cluben alta hartzeko prozesua erraztuko duten mekanismoak ezarri ahal izango dituzte, hainbat kanalen bitartez. Hain zuzen ere, EROSKIren web orriaren bitartez Dual Programan alta hartzeko, EROSKIren beste fitxategi batzuetan Titularrak jadanik dituen datuak eta alta hartzeko erabilgarriak direnak aprobetxatzen uzten duen prozesu bat garatu ahal izango da; kasu horretan, Titularrari emango zai prozesuaren berri web orriaren bitartez, eta baimena eskatuko zaio honako BO-ERK edo/eta BO-TC hauetan agertzen diren datuen xede berrirako.

10.5. EROSKIREN ERANTZUKIZUN FITXATEGIA. (A) EROSKI – TRAVEL CLUB Dual Programaren kudeaketaren ondorio gisa, EROSKI fitxategi baten jabe izango da; fitxategiak izaera pertsonaleko honako datu hauek izango ditu, eta Titularrak baimena emango du bereziki haiek, adierazten diren xedeekin, EROSKIren fitxategian sar daitezen: (i) Titularrak Clubean alta hartzean ematen duen edo sartzea baimentzen duen edozein datu (ii) TRAVEL CLUBaren zenbakia(k) (iii) EROSKI, S.COOP.-ekin izandako harreman komertzial edo/eta sozietariotik sortutako datuak (hau da, “sozio kontsumitzaile” izaerarekin erlazionatutakoak), (iv) EROSKI eta Titularra parte diren prozesu informatikoetatik sortutakoak (cookieak, nabigazio ohiturak edo Sitearen erabilera), baita EROSKIk legez lortutakoetatik ondorioz atera ditzakeen datuak, besteak beste, erreferentziazio geografikotik lortutakoak. Era berean, EROSKIko establezimenduetan (baina ez gainerako Travel Club Babesleetan) txartela erabiltzetik sortutako datuetarako sarbidea izango du EROSKIk. Datu horiek guztiak erabiliko dira –oro har– EROSKI Dual Programaren zerbitzuak kudeatu eta emateko xedearekin; eta, bereziki, honako xede hauekin: komunikabide elektroniko bidez edo ez informazioa edo/eta publizitatea bidaltzea, produktuei eta zerbitzuei buruzko eskaintzak, berezkoak edo hirugarrenenak, zeinetan Titularrak interesa izan dezakeen honako sektore hauen gain, non EROSKIK edo Eroski Taldea osatzen duten enpresek beren jarduera lantzen duten (fideltzea, elikadura, etxea, ehungintza, aseguruak, maileguak, optikak, higiezinak, telekomunikazioak, teknologia, informatika, kontsumoa, kirola, aisia, astialdia, turismoa, estetika, lurringintza, ordainbideak eta bitxigintza), eta Programaren arabera edo/eta Tituluarraren profila kontuan hartuz, hainbat promoziotan parte hartzea eskaintzea, baita TRAVEL CLUB puntuak batzea ere.-

(B) Titularrak bazkide kontsumitzaile maila badu, harreman eta erlazio sozietarioa mantendu, kudeatu eta garatzeko asmoz, EROSKIk aurreko paragrafoan aipatutako datuak sartuko ditu fitxategi berri batean, eragin horretarako erregistratua, 10.5 (B) paragrafo honetako xede eta tratamendu berekin. Fitxategi berri hori 10.3 puntuan seinalatutakoen gehigarria da.